Catalunyaren erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpena, EAJ-PNV, ALE Party eta Szekler-en Kontseilu Nazionaleko presidenteek sinatua eta bi elkarte bretoi ere biltzen dituena

Kataluniak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du

Catalunyaren erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpena, EAJ-PNV, ALE Party eta Szekler-en Kontseilu Nazionaleko presidenteek sinatua eta bi elkarte bretoi ere biltzen dituena 05Azaroak
2014
2014 AzaroaK 05 |
EBB

PARTEKATU

Azken hilabeteetan, mundu mailako arreta, baita Europar Batasunarena ere, Ukraina eta Eskoziara begira egon da. Bi herrialde horietan jazotako gertaerek antzekotasun ugari dituzte, baina desberdintasun garrantzitsu bat nabarmendu behar da: Eskozian, herrialdearen independentziari buruzko auzia erreferendum baten bitartez erabaki zen, inplikatutako alderdien arteko akordio batean oinarrituz. Ukrainan, ostera, bide demokratikoen ordez, indarkeria bihurtu zen protagonista, eta horrek kalte materialak ez ezik, heriotzak ere eragin zituen.

EBk eta Estatu kideek eredugarritzat jo zuten Eskoziako bidea, eta, aldi berean, Ukrainan erabilitako indarkeria tinkotasunez gaitzetsi zuten, Errusiaren kontra mota guztietako zigorrak ebatziz, Errusia baitzen –haien iritziz– gatazka areagotzearen arduraduna.

Azaroaren 9a hurbiltzen den heinean, begi guztiak Kataluniara begira jarri dira. Tamalez esan behar dugu Espainiako Gobernuak, dirudienez, ez diola Eskoziako ereduari jarraituko –bere Estatu botereak erabiltzerakoan–; aitzitik, ahaleginak egiten ari da ez dadin posible izan herri katalanak bere etorkizuna erabakitzea.

Autodeterminazio eskubidea oinarrizko giza eskubide bat da, eta ezin da inolaz ere zalantzan jarri! Madrileko Gobernuak Kataluniak Espainia izaten jarraitzea nahi badu, orduan horretarako baldintzak sortu behar ditu, eta herri katalana Espainian gelditzeko konbentzitu behar du bide baketsu eta demokratikoen bitartez. Gauza bat argi eta garbi gelditu behar da: arazoak konpontzeko Europak erabiltzen duen moduan elkarrizketa eta adostasuna aplikatzen dira, oinarrizko giza eskubideak errespetatuz Nazio Batuen Gutunaren espirituaren barruan.

Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarraren 1.881 Gomendioa (2007) gogoratu behar da. Bertan adierazi zenez, "azken urteetan Europan Estatu berri ugari sortu dira; orain, independentzia eta Estatu izaerei dagokienez nazioarteko komunitatearen onarpena jaso duten zenbait nazio berri agertzeari aurpegi eman behar diogu”. Horrez gain, testu berean azaldu zenez, “Biltzarrak Estatu europarren izaera demokratikoa azpimarratzen du, izaera horrek eskatzen baitu, hain justu ere, horrelako egoerak beti prozesu demokratikoak erabiliz konpontzea, besteak beste, hauteskundeak, erreferendumak, konstituzio eta erakunde erreformak aplikatuz, eta entitate berriaren sorkuntzan horrelako prozesuek herritarren parte hartzea izan behar dute oinarri, azken batean herritarrek baitute erabakitzeko eskubidea”.

Gure ustez, hori ez dagokio soilik Eskoziari, baita Kataluniari eta gainerako eskualde guztiei ere, bertako herritarrek eskualdearen estatusa aldatzeko nahia agertzen badute, dela autonomia handiagoa, dela independentzia lortzeko.

2014ko azaroaren 5a

Sinadurak:

Andoni Ortuzar

Euzko Alderdi Jeltzalearen Presidentea

François Alfonsi

ALE-ren presidentea (Alliance Libre Européenne)

Balázs Izsák

Szekler National Council-aren presidentea

Jean-Pierre Levesque

Institut Culturel Bretagne

Yves Laine

Ordre de l’Hermine

Agiria: Katalunia euskeraz

Interesatu Zaitez