EAJk Gipuzkoako Aldundiak euskarazko IKT egitasmoentzako laguntasunen “murrizketa dramatikoa” salatu du

Markel Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJren bozeramaileak salatu egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak Informazio eta Komunikazio Teknologia alorreko egitasmoei zuzendutako diru laguntasunetan egin den murrizketa “dramatikoa”. Bere ustetan Bilduk “eraikitako guztia eraisteko duen jokaeraren eta politika alternatiboak eraikitzeko duen gaitasun ezaren” ondorioa da.

EAJk Gipuzkoako Aldundiak euskarazko IKT egitasmoentzako laguntasunen “murrizketa dramatikoa” salatu du 22Otsailak
2012
2012 OtsailaK 22 |
Berria

PARTEKATU

Bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez 2011ko Foru Aurrekontuetan, euskarazko IKT egitasmoetarako laguntasunek 507.601 euroko kopurua egiten zuten. Azaldu duenez 2012ko kontuek kontzeptu hau bi arlotan banatuta aurkezten dituzte, lehenengoa euskara zuzendaritzak kudeatzen du (199.934 euro) eta bigarrena Kultura Sailak (100.000 euro). Hau da, guztira 299.934 euro.

"2011ko  507.601 euro eta 2012ko 299.934 euro arteko desberdintasunak % 41ko murrizketa suposatzen du” azpimarratu du. Laguntasun hauek euskarazko produktuak Internet bidez egiteko eta banatzeko zeudela gogoratu ostean deitoratu duene “Bilduren Aldundiak eduki gabe utzi ditu”. 

Interesatu Zaitez