EAJk iniziatiba bat aurkeztuko du Osoko Bilkuran donostiako udalbatzak azal dezan Bilduk Lasala Plazako udal eraikina saltzeko duen asmoaren kontrako iritzia

Donostiako EAJ-PNVren aburuz, “Lasala Plazako eraikina saltzea hankasartze handia eta Udalaren interesentzako kaltegarria litzateke. Eraikin honekin egin behar den lehenengo kontua, dagoeneko Udal Batzarrean proposatu duguna, udalarena ez den eraikinaren zatia erostea da, Udalak eraikin osoa erabiltzeko aukera izan dezan".

EAJk iniziatiba bat aurkeztuko du Osoko Bilkuran donostiako udalbatzak azal dezan Bilduk Lasala Plazako udal eraikina saltzeko duen asmoaren kontrako iritzia 21Urria 21 |
Gipuzkoa

PARTEKATU

"Eta ondoren, egokiena emakida bidez ateratzea litzateke, bertan hotela jartzeko, esaterako, horrek urteetan ekarriko lizkioke baliabide ekonomikoak Udalar eta aldi berean Udala izango litzateke eraikinaren jabe eta etorkizuneane rabil lezake. Aberastasuna eta lana iraunkortasunez sortu ditzakeen eraikin estrategikoa saltzekoa gaurko ogia eta biharko gosea da. Bitxia da Bilduk saltzeko hainbesteko presa edukitzea”, nabarmendu du Iñaki Gurrutxaga EAJren zinegotziak.

Donostia EAJ-PNV udal taldeak iniziatiba bat aurkeztuko du azaroaren Osoko Bilkuran Donostiako Udalbatzak azal dezan udal Gobernuak Lasala plazako udal eraikina saltzeko dituen asmoen kontrako iritzia. “Bildu su berriak ari da pizten alde Zaharrean, aurretik piztuta daudenak itzali gabe”, adierazi du EAJ-PNVko zinegotzia den Iñaki Gurrutxagak. “Oraindik bizirik dirau udal Gobernuak Bretxarako duen planarekin erakutsi dituen  inprobisazioa eta zehaztasun falta eta orain iragartzen digute Lasala Plazako eraikina saltzeko asmoa dutela. Bitxia da, benetan, ezkerrekoa dela aldarrikatzen duen gobernu batek zenbateko presa duen eraikin publiko bat eskaintzaile onenari saltzeko. Kaja egiteko sekulako presa dutela ematen du”, nabarmendu du Gurrutxagak.

Donostiako EAJ-PNVren aburuz, “Lasala Plazako eraikina saltzea hankasartze handia eta Udalaren interesentzako kaltegarria litzateke. Eraikin honekin egin behar den lehenengo kontua, dagoeneko Udal Batzarrean proposatu duguna, udalarena ez den eraikinaren zatia erostea da, Udalak eraikin osoa erabiltzeko aukera izan dezan. Eta ondoren, egokiena emakida bidez ateratzea litzateke, bertan hotela jartzeko, esaterako, horrek urteetan ekarriko lizkioke baliabide ekonomikoak Udalar eta aldi berean Udala izango litzateke eraikinaren jabe eta etorkizuneane rabil lezake. Aberastasuna eta lana iraunkortasunez sortu ditzakeen eraikin estrategikoa saltzekoa gaurko ogia eta biharko gosea da. Bitxia da Bilduk saltzeko hainbesteko presa edukitzea”, nabarmendu du Iñaki Gurrutxaga zinegotziak.

 

Interesatu Zaitez