EAJ-PNVk Bruselan galdetu du presoen dispertsioa gizarteratzearekin bateragarria ote den

Izaskun Bilbao Europar legebiltzarreko ALDE taldeko presidente ordeak Europar Batzordeari ETAren presoei aplikatzen zaien dispertsio neurriaren eta gizarteratzearen artean dagoen bateraezintasunaz galdetu dio.

EAJ-PNVk Bruselan galdetu du presoen dispertsioa gizarteratzearekin bateragarria ote den 10Urriak
2014
2014 UrriaK 10 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Europar zuzentarau hau espainiar legedira ekarri da Frantziako espetxeetan dauden presoak Espainiako espetxeetara ekartzeko erabakiaren bidez.

“Ekimen honen bidez bilatzen dudan helburua da Europar Batzordeak jarrera proaktiboa izatea, euskal bakegintza prozesuari dagokion guztietan oinarrizko eskubideak sustatzeko orduan. Euskadin eta Europan salatu ditut ETAren jarduerak, delituen kontra polizia lana babestu dut eta lehen lerrotik lan egin dut biktimei babesa emateko europar araua hobetzeko. Orain, faltan botatzen dut sendotasun horrekin berarekin presoen dispertsioak gizarteratzea laguntzen ez duela eta bakeari ezer onik ekartzen ez diola  aitortzea. Europar ebazpenek esaten dute, eta hau ez da estatu kide baten barruko gaia. Era berean, ez dira soilik estatu baten ardurakoak torturak ez salatzeagatik espainiar estatuaren gainean erori diren kondenak. Ezetza terrorismoari,baina baita borrokatzeko lasterbideei ere".

Euskal eurodiputatuak Europar Batzordean aurkeztu duen ekimenean adierazi duenez "Espainiak abenduan ekarriko du 2008/909/JAI erabaki markoa" onartu zenetik sei urte igaro eta gero. Bilbao Barandicak gogoratu duenez, europar zuzentarau horren helburua da "gizarteratzea ahalbidetzea, presoek  beren zigorra sustraiak  edo/eta senideak eta lagunak dituzten gizartean bete dezaten”. “Printzipio horiek-gaineratu du euskal eurodiputatuak- ez dira betetzen Espainian edo Frantzian ETAko presoei, berrogeita hamar bat espetxeratu estatuz aldatuko direla iragarri den arren, orain beren inguruetatik urrun mantenduko direlako". Euskal eurodiputatuak espero du Batzordeak aitzakiatzat ez erabiltzea "estatu kide baten arazoa dela" "europar erabaki markoaren eta oinarri dituen printzipioen betepena kolokan jartzen delako" eta "neurri hauek  gutxienez estatu biko espetxeratu, hiritar  eta politikei eragiten dietelako".

ALDEko presidente ordeak Europar Batzordeari galdetu dio  ETAko espetxeratuei aplikatzen zaien dispertsioak beren  famili eta lagun giroan  eragiten dituen ondorioak ezagutzen dituen. Era berean europar exekutiboa animatu du "Hitzeman, euskal erakundeek eskainitako alternatiba “ezagutzera”. Amaitzeko, batasunaren exekutiboari galdetu dio politika hori "erabaki marko honen helburu eta printzipioekin bat ote datorren".

Interesatu Zaitez