"EAJ-PNVk eta Galdakaoko alkateak bermatu egingo dugu Usansoloren banaketaz ebazteko kontsulta lege barruan egitea"

EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren presidente Itxaso Atutxak baieztatu du Galdakaoko alkate Ibon Uribek eta talde jeltzale osoak Usansoloko herritar kopuru esanguratsu batek eskatzen duen kontsultak berme legezko eta juridiko guziak izango dituela zaindu eta bermatuko dutela.

12Urriak
2014
2014 UrriaK 12 |
BBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVren www.eaj-pnv.eu web guneari eskainitako elkarrizketan Atutxak gogoratu duenez gaur, urriak 12, “EAJ-PNV osatzen dugunok ez dugu Espainiako jai Nazionala ospatzen” “geure sentitzen ez dugulako. "Rajoyk gehiago pentsatu beharko luke baliabide publikoak egokiago erabiltzeko moduetan, Espainia inongo mehatxutik salbatu behar ez duen ejertzitoa desfilatzera atera beharrean”. Aldi berean, Atutxa pozik agertu da BBBk eta Bilboko Buru Batzarren artekoak asteon adostu dituzten hiru hautagaiekin.

Itxaso Atutxaren Elkarrizketa

Interesatu Zaitez