EAJ-PNVk Gasteizko autobus geltoki berria egiteko lanak “berehala” geldiaraztea eskatu du

Arabako Batzar Nagusietako EAJ-PNVren Batzarkide taldeak Gasteizko Euskaltzaindia enparantzan autobus geltokia egiteko lanak “berehala” gelditzea eskatu du, “gutxienez” trenbidearen lurperatzearen inguruko gaia argitu arte.

EAJ-PNVk Gasteizko autobus geltoki berria egiteko lanak “berehala” geldiaraztea eskatu du  20Martxoa 20 |
Berria

PARTEKATU

Batzarkide Talde jeltzaleak azaldu duenez Arabako Batzar Nagusiek iragan den astelehenean Osoko Bilkuran  transakziozko zuzenketa onartu  zuten, Arabako Foru Aldundiari “albait arinen” trenbidea Gasteizen lurperatzeko egitasmoaren oraingo egoeraren, finantzatzeko ereduaren eta aurreikusitako egutegiaren gaineko informazioa eskatzeko.

Halaber, aho batez onartu zen zuzenketa bidez, foru erakundeari eskatzen zaio, lurperatze egitasmorako aurreikusi den egutegian, autobus geltokirako egitasmoa eta Garraioetarako Gida Plana egokitzea aztertzeko txostena egin dezala.

Interesatu Zaitez