EAJren ustez herri-dirubideen euskal kontseiluak ondo kudeatu duela “opor fiskalen” direlakoen gaineko berri txarra

Batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok honakoa esan du: “Erakundeak arduratsu aritu ziren Euskadiko enpresei laguntzeko zerga-neurriak hartu zituztenean, izan ere, helburua zen enpresak eta lanpostuak mantentzea”.

EAJren ustez herri-dirubideen euskal kontseiluak ondo kudeatu duela “opor fiskalen” direlakoen gaineko berri txarra 24Uztaila 24 |
Gipuzkoa

PARTEKATU

Gipuzkoako Diputatu Nagusi Martin Garitanok eta Ogasuneko eta Finantzetako foru diputatu Helena Francok Batzar Nagusietako batzorde iraunkorrean parte-hartu dute gaur goizean. Bertan, atzo Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren bileraren berri eman dute. Bilera horretan, Eusko Jaurlaritza eta foru aldundiak ados jarri ziren Europako Batasunaren isuna ordaintzeko. Gogoan izan, Europar Batasunak Euskadiko erakundeei isuna jarri ziela “opor fiskalak” direlakoak garaiz ez itzultzeagatik.

Horren harira, EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa esan du: “Erakundeek akordioa lortu dute Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan eta berri hori oso ona da. Izan ere, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak ondo kudeatu du opor fiskalen gaineko berri txarra. Gogoan izan, Europar Batasunak Euskadiko erakundeak behartu dituela euskadiko enpresei laguntzeko 90.hamarkadan hartutako zerga-neurriak itzutzera. Eta garai hartan ekonomia-egoera oso larria zen”.

Ildo beretik, Olanok adierazi du, erakundeak arduratsuak izatea eta herri ikuspegia izatea ezinbestekoak direla gertatutakoari aurre egiteko. Orduan, Euskadiko erakundeek hainbat neurri hartu zituzten eta, horretarako, Marsella, Holandan edo Irlandan hartutakoetan oinarritu ziren. Gainera, gogoratu behar da, garai hartan Marsellan %45eko zerga-mailegua eskatu zutela erakundeek eta neurri hori bera hartu zutela Euskadiko erakundeek. Baina aitzitik, Europar Batasunak bakarrik isuna jarri zien Euskadiko erakundeei.

Era berean, EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaileak segidakoa azpimarratu du: “Garai hartan erakundeak arduratsu aritu ziren eta neurriak hartu zituzten Euskadiko industriari laguntzeko. Horrelako neurririk hartu izan ez balute, enpresak baztertuko zituzketen eta, hori, Euskadiko ekonomiarentzat kolpe larria izango zitekeen. Izan ere, garai hartan langabezi tasa oso handia zen – %25 – eta industrializazioan atzera egiteko arriskua zegoen”. Hortaz, Markel Olanoren ustez, hartutako neurrien helburuak segidakoa izan ziren: enpresei laguntzea eta lanpostuak mantentzea.

Azkenik, Europar Batasunak Euskadiko erakundeei laguntzak itzultzeko eskariari buruz, Markel Olanok honakoa esan du: “Uste dut erakundeen jarrera egokia izan dela. Izan ere, enpresei lehenbailehen laguntzak itzultzeko eskatzea edo ondasunak bahitzea ez zen konponbidea, industriari kalte handia egiteko arriskua baitzegoen eta, ondorioz, ehunka lanpostu galtzeko arriskua zegoen”. Horrenbestez, batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaileak Ogasuneko eta Finantzetako foru diputatu Helena Francoren iritziarekin bat egin du eta asko poztu da gertatutakoaren ondorioz Gipuzkoako enpresa bakar batek ere ez duelako itxi behar izan.

Interesatu Zaitez