Egibar: "Batzokien historia milaka pertsonak egin duten borondatezko lan desinteresatuaren fruitua da; lan hori urteetan egin dute, ordu eta lan asko eskainita"

Joseba Egibar-en ustez “ezin da susmagarritzat jo EAJren ondarea, bere batzoki-sarea, jakina denez Espainiako Erresumako Kontuen Auzitegiak urtero ikuskatzen dituelako kontu eta ondare guztiak".

Egibar: 05Abuztuak
2014
2014 AbuztuaK 05 |
EBB

PARTEKATU

Eusko Legebiltzarrean EAJko bozeramailea eta GBBko lehendakaria den Joseba Egibar-ek hainbat galderari erantzun die Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Euskadiko PPko bozeramailea den Nerea Llanos-ek egin dituen adierazpenen ostean sortu den polemikarekin lotuta. Izan ere, Nerea Llanos-ek adierazi zuen Euskadin "Pujol kasuak" zeudela. Horrez gain, popularren ordezkaria den Iñaki Oyarzábal-ek, beste behin ere, “susmopean" jarri du EAJ-PNVren egoitzen eta batzokien finantzaketa. Egibar-ek erantzun duenez, bere ustez “ezin da susmagarritzat jo EAJren ondarea, bere batzoki-sarea, jakina denez Espainiako Erresumako Kontuen Auzitegiak urtero ikuskatzen dituelako kontu eta ondare guztiak". Egibar-ek gogorarazi duenez, “batzokien historia, 77tik hona, milaka pertsonak egin duten borondatezko lan desinteresatuaren ondorioa eta fruitua da; lan hori urteetan egin dute, ordu eta lan asko eskainita".      

Horregatik, ez du ulertzen PPk hori "susmopean" jartzea, PPren "aitona politikoek EAJren ondarea ere konfiskatu zutelako gerraren ostean - frankismoa zeharka aipatuta".

Bere iritziz, “hori guztia pilatuta, ondorioztatzen da PP alderdia, hauteskundeetan beherantz doan baina herri honetan garrantzitsua den alderdia, desorientatuta eta urduritasun-egoeran dagoela, eta, horren ondorioz, akatsak egiten dituela".

Beste alde batetik, Kataluniako kontsulta posibleari buruz galdetuta, Egibar-ek erantzun du "betoek ez dituztela gaiak konpontzen, debekuek ez dituztela arazoak konpontzen". “Bere burua demokratikotzat duen zein sistemak jo dezake ilegaltzat herritarrei galdetzea?” Izan ere, herritarrei galdetzea demokraziaren funtsa da", adierazi du.

Horrekin lotuta, gogoratu du Katalunian ohartarazten ari direla planteatzen diren kontsultak debekatu egingo direla. Bere ustez, hortik “ondorioztatzen da” “galderei beldur zaiela, baina, batez ere, erantzunei zaiela beldur”.

Amaitzeko, eta PSOEren proposamen federalari buruz galdetu diotenean, GBBko lehendakariak esan du “inork ez duela ezagutzen" proposamen hori. “Lurralde-ereduari buruzko eztabaida pizten denean kapelatik ateratzen duten untxia da, baina aldeen atxikimendu librea onartzen ez duen eredu federala azkenean estatu unitarioaren eredua da”, adierazi du.  Horrez gain, hau azpimarratu du: “bere proiektuari kutsu federala eman nahi badio ere, PSOE, funtsean, alderdi oso zentralista da".

Euskadiri buruzko gai zehatzari eta estatus berria bilatzeari dagokionez, adierazi du "azken helburua" Eusko Legebiltzarreko ordezkariek erabakitzen dutena izango dela; "Eusko Legebiltzarrak zazpi euskal lurraldeetako hiru ordezkatzen ditu, eta euskal herritarren % 72-73”.

Interesatu Zaitez