Gazteek Urdulizko Gaztelekua ezagutu dute

Hogeita hamar gaztetxo izan dira Urdulizen, ume eta gazteentzat egin den ekipamendu berria bisitatzen. Datorren asteburuan inauguratu eta jarriko da martxan.

Gazteek Urdulizko Gaztelekua ezagutu dute 17Irailak
2014
2014 IrailaK 17 |
Berria

PARTEKATU

Urdulizeko Gaztelekua amaituta eta prest dago herriko gazteriarentzako erreferente bihurtzeko. Lehenagoko eskola zegoen eraikina birmoldatzeko eta egokitzeko lanak bukatutakoan, orain da inauguratu baino lehen herritar guztiei erakusteko momentua.

Gazteleku berriak toki eta txoko egokituak izango ditu,besteak beste kanpoko rokodromoa,musika taldeentzako entsegu aretoa, gune teknologikoa ( PS4, Wii, ordenagailuak, WIFI, TB...) jolas gela tailerrak eta jolas eta sorkuntza jarduerak garatzeko eta erlaxatzeko,irakurtzeko eta elkartzeko gela.

Gainera, Urdulizeko Gaztelekua gazteentzako topagune izateko sortu da, beren esperientziak partekatzeko eta egitasmo propioak bertan garatzeko. Hori dela eta, hilero jarduera ezberdinak planteatuko dira,besteak beste irteerak, ikastaroak eta lehiaketak. Ekimenak eta jarduerak gazteen laguntasunarekin garatuko dira, gazteek izango baitute jarduerak proposatzeko eta lan taldean aurrera eramateko aukera.

Urdulizeko Gaztelekua larunbatean inauguratuko da eta irailaren 21ean, igandez jarriko da martxan.

Interesatu Zaitez