Getxok 17.000 euro eman ditu ingurumen alorreko hainbat egitasmo garatzeko

Zentroek garatuko dituzten ingurumen egitasmo gehienek Eskolako Agendaren garapenarekin harremana duten jarduerak aurreikusten dituzte. Aurtengo gaiak eguraldiaren aldaketa eta elikadura izango dira. Eskolako Agenda, Toki Agendako parte gisa garatzen da eta hezkuntza erkidegoak zentroaren eta inguruaren kalitatea eta jasangarritasuna lantzeko hartzen duen konpromisoan laburbiltzen da. Ardatz nagusiak dira: curriculumaren berritzea, zentroaren kudeatze lan jasangarria eta erkidegoaren parte hartzea.
Ugariak dira zentroek beren egitasmoen bidez proposatu dituzten jarduerak: birziklatzeko gaiak biltzeko ontziak, txirringak aparkatzeko gailuak, tailerrak, txangoak, ortuak, argazkilaritza lehiaketak eta antzezpenak, besteak beste.
Esperientziak
Zehatzago esanda, Fadura Institutuak 4.500 euroko diru laguntasuna jasoko du eta besteak beste egingo ditu zentroan dauden landare guztiak birlandatu eta mantentzea eta arbola guztiak identifikatzea. Botanika eta nekazaritza ekologikoaren inguruko tailerrak eta hitzaldiak antolatuko ditu; ikastaroa eta argazki erakusketa; eta intsektuentzako piramidea eraikitzea.
Aixerrota institutuak beste horrenbeste 4.500€ euro jasoko ditu eta udal diru laguntasun hau erabiliko du energia berriztagarrien gaineko tailerrean eta Institutuan txirringak aparkatzeko gailua diseinatzeko,jartzeko eta mantentzeko lanetan.
Prentsa oharra
2012/05/16Udalak goizaldeko basakeriak gaitzesten ditu eta talde gustiei eskatu die “jarrera argia” erakustea
Prentsa oharra
2012/05/16
Prentsa oharra
2012/05/16EAJ-PNVren prentsa oharra ETAren azken komunikatuaren aurrean
Prentsa oharra
Praktika eredugarriak 2012/05/16Muskizeko Berdintasun eta Giza Eskubideen sailak Udal Bizikidetza Plana egingo du
Prentsa oharra
2012/05/16Erkoreka: “Erakunde arautzaileak organo bakarrean batzea ezeraginkorra eta disfuntzionala izango da”
Entrevista a Iñigo Urkullu (Deia.)