Gipuzkoako EAJk Martin Garitanori leporatu dio zorroztasunik ez izatea eta Kutxa kaltetzea, betiere, aurkari politikoei erasotzeko

Alderdi jeltzalearen ustez, Garitano diputatu nagusia irristatu egin da, egutegian aurreikusitako bilera atzeratzeko eskatu duenean.

Gipuzkoako EAJk Martin Garitanori leporatu dio zorroztasunik ez izatea eta Kutxa kaltetzea, betiere, aurkari politikoei erasotzeko 22Uztaila 22 |
Gipuzkoa

PARTEKATU

Gipuzkoako Diputatu Nagusi Martin Garitanok prentsaurrekoa egin du gaur goizean eta bertan Kutxa-ko Administrazio Kontseiluaren presidente Xabier Ituberi honakoa eskatu dio: Kontseiluaren asteazkeneko bilera atzeratzeko, izan ere, bertan gipuzkoarren etorkizuna baldintzatuko dituzten erabaki garrantzitsuak hartuko dira. Behin Martin Garitanoren hitzak entzunda, EAJ-PNV-k segidakoa gogorarazi dio: “Ekainaren 20ko Kutxako Batzarrean eta batzarraren aurreko Administrazio Kontseiluan, Kutxako agintariek banku-fundazio bilakatzeko egutegia ezagutzera eman zuten. Egutegi hori kontuan hartuta, diputatu nagusiak dioen erabakia irailean hartuko da”.

Hortaz, jeltzaleek azaldu dutenez, asteazkenean ohiko bi hileroko bilera egingo da: “Eta hori EH Bilduko ordezkariek badakite. Beraz, ezin dugu inolaz ere ulertu Martin Garitanoren eskaera. Eskaera horrek duen azalpen bakarra honakoa da: Diputatu Nagusia irristatu egin da ez baita zorrotza izaten ari”.

Ildo bererik, EAJ-PNVk segidakoa azaldu du: “Uztailean Kutxak Gipuzkoako Batzar Nagusiei gonbita egingo die etorkizuneko Fundazioaren ‘patrono’ direlakoak proposatzeko. Eta Kutxak Batzar Nagusiei uztailean eskaera egiten die proposamena bidal dezaten iraileko Administrazio Kontseiluaren bilera baino lehen”. Alderdi jeltzalearen iritziz, Batzar Nagusiek ‘patrono’ direlakoak proposatzea da modu gardenena, demokratikoena eta bidezkoena. Eta hori ezinbestekoa da EAJ-PNVrentzat. Baina aitzitik, EH Bilduk ez dio jeltzaleen proposamenari erantzun.

Halaber, Martin Garitanok gaur goizean azaldu du Foru Aldundiak gaiari buruzko zuzenbide-txostena eskatu duela. Horren harira, Gipuzkoako EAJ-PNVk honakoa esan du: “Benetan larria da EH Bilduk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak azkeneko sei hilabeteotan Kutxaren izen ona kaltetzeko kanpaina egin izana eta, beraz, orain, ez du ez hanka ez buru zuzenbide-txostena eskatzeak: Zergatik egin du EH Bildu-k hain gogor Kutxaren aurka azken sei hilabeteotan?”.

Azkenik, EAJ-PNVk berriro ere EH Bilduri eskatu dio, gezurrik ez esateko, ez manipulatzeko, eta hainbat aukera aztertzeko antolatutako lan-taldean parte hartzeko, hain zuzen ere, Batzarrean ordezkatuta dauden erakundeek parte hartzen duten lan-taldean. Beraz, EH Bilduri eskatzen diogu, lan-talde horretan proposamenak egiteko”. 

Interesatu Zaitez