Espedizio honetako kideek Antartikako izotz gaineko ibilbide gogorreko 2.200 kilometro egin dituzte, sarritan kontrako haizearekin, lerak eramateko zoru oso zailarekin eta zero azpiko 45 gradurainoko tenperaturekin.
"Niretzat, helburua lortuta dago eta gu pozik gaude. Gogorrena izan da egunetik egunera bizi izan dugun tentsioa, egitasmoari uko egiteko arrazoiak eman ahal zizkiguten gauza asko zeudelako, hotzaz gain: lurzoru txarretik igarotzean pasatu dugun beldurra, ibilbide osoko sastrugi zorrotzak, oinetan sentsibilitatea galdu izana. Baina egunek aurrera zihoazen , gauzak irteten eta hotzaren gogortasuna leuntzen” azpimarratu du.
Juan Vallejok ere azpimarratu duenez “ez da helburuen ehuneko ehuna bete” Maud Erreginaren Lurretan eskalatzerik izan ez delako “baina, baldintzak ikusita”, “balorazioa ona da”.
Amaitzeko, Mikel Zabalzak onartu du bere sentsazioa ere ona izan dela “baina halako espedizioak ez dira hainbatetan errepikatzeko, fisikoki oso gogorrak izanda ere, psikologikoki gogorragoak direlako”.
Prentsa oharra
2012/05/16Udalak goizaldeko basakeriak gaitzesten ditu eta talde gustiei eskatu die “jarrera argia” erakustea
Prentsa oharra
2012/05/16
Prentsa oharra
2012/05/16EAJ-PNVren prentsa oharra ETAren azken komunikatuaren aurrean
Prentsa oharra
Praktika eredugarriak 2012/05/16Muskizeko Berdintasun eta Giza Eskubideen sailak Udal Bizikidetza Plana egingo du
Prentsa oharra
2012/05/16Erkoreka: “Erakunde arautzaileak organo bakarrean batzea ezeraginkorra eta disfuntzionala izango da”
Entrevista a Iñigo Urkullu (Deia.)