Kongresuko EAJ-PNV taldeak Fernández Díaz-en agerraldia eskatu du Barne Sailak "Nanclares bideko" ETAko presoekiko mantentzen duen jarrera azal dezan

Diputatuen Kongresuko EAJ-PNV Legebiltzar taldeak CiU Legebiltzar taldearekin batera eskatu du Jorge Fernández Díaz Barne Ministroaren agerraldia, Barne Ministerioak "Nanclares bidea "izenez ezagun dena osatzen duten ETAko presoekiko mantentzen duen jarrera azal dezan.

Kongresuko EAJ-PNV taldeak Fernández Díaz-en agerraldia eskatu du Barne Sailak 21Uztailak
2014
2014 UztailaK 21 |
Kongresua

PARTEKATU

Idazkia gaur goizean erregistratu dute eta datorren asteazkenean eztabaidatuko da,hilak 23, egun horretarako deitu den Diputazio Iraunkorraren bilkuran. Bertan erabakiko da eskatutako agerraldi hori egiten den ala ez.

Eskaera hau dator Espetxe Administrazioak iragan larunbatean Joseba Urrusolori diziplina espedientea ireki ostean, uztailaren 13an irrati batean adierazpenak eman zituelako espetxearen abala jaso gabe. Erabakiaren ondorioz bertan behera geratu dira presoaren baimen guztiak.

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldearen bozeramaileak jakin nahi du "erabakia Gobernu zentralak eta Barne Ministerioak hartu duten ala Zaballako espetxeko Tratamendu Batzordeak bere kabuz hartu ote duen". Era berean iragarri duenez "politika hau guztiz kontraesankorra da Barne Ministerioaren diskurtsoarekiko".

 

Interesatu Zaitez