Lehendakaritza diputatua den Unai Rementeriak eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren zuzendaria den Manu Tejadak Plentzia bisitatu dute

Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza diputatuak, Plentziako EAJ-PNVko udal-taldeko bozeramailea den Javier Artazak, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren zuzendari kudeatzailea den Manu Tejadak, hurrengo udal hauteskundeetan udalerriko alkatetzarako hautagai jeltzalea den Elixabete Uribarrik eta Plentziako EAJ-PNVko bozeramailea den José María Acebedok ibilbide bat egin dute kostaldeko herritik. Udaletxearen eta metro geralekuaren ondoan eraikitako aparkaleku berria bisitatu dute, bertan Partzuergoak beste aparkaleku bat egin nahi baitu.

Lehendakaritza diputatua den Unai Rementeriak eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren zuzendaria den Manu Tejadak Plentzia bisitatu dute 11Abuztua 11 |
Bizkaia

PARTEKATU

Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza diputatuak, Unai Rementeriak, Lurraldeko herri eta hiriek espainair estatukoek baino udal laguntza gehiago jasotzen dituztela adierazi du. “Bizkaian, Barakaldo, Getxo, Portugalete edo Durangoren tankerako udalerri handiek biztanleko 530-550 euro inguru jasotzen dituzte urtean. Espainiako udalerri handiek, aldiz, biztanleko 270 euro inguru jasotzen dituzte", esan du Rementeriak.

Unai Rementeriak Bizkaiak ematen dituen laguntzen eta Espainiako estatuak ematen dituenen artean dagoen desberdintasuna “oso garrantzitsua” eta “funtsezkoa baino gehiago” dela gehitu du. Izan ere, euskal lurralde historikoan “udalerri handi horien aldeko finantzazioa bikoizten dugu”. Bizkaiko udalerri txikiagoei dagokienez, Plentzia esaterako, biztanleko 600 euro inguru jasotzen dituzte urtean, Lehendakaritza diputatuaren esanetan. Espainian, berriz, biztanleko 180 euro. “EAJ-PNVn udal finantzazio hau mantentzearen alde gaude, bizkaitarroi horrek emango baitizkigu kalitatezkoak diren zerbitzu hobe eta ugariagoak", komentatu du. Jarraian, argi utzi du "udalerrien tamaina alde batera utzita" eta “udalerrien kolore politikoa kontuan izan gabe” babesten dituztela neurri hauek. Izan ere, bere hitzetan, bere alderdi politikoa “Bizkaiko udalen autonomia” mantentzearen aldekoa da.

Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzaren Udal Legearen aurreproiektuaren balioa azpimarratu du, datorren udazkenean behin betiko idatziko delarik. “Udal legea garrantzitsua da, udal eskumenak bermatzeaz gain, Bizkaiko udalerriek eskainitako zerbitzu publikoen kalitatea ziurtatzen duelako", adierazi du. Hori dela eta, “orain inoiz baino gehiago” lege hori onesteko momentua dela adierazi du. “Eusko Legebiltzarreko alderdi politiko desberdinei deia egiten diegu proiektua aurrera eramateko”, eskatu du.

Bestalde, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) zuzendari kudeatzailea den Manu Tejadak ere bisitatu du Plentzia, BGPk Plentziako metro-geralekuaren alboan dagoen disuasio-aparkalekua egiteko lanak “aurten” hastea espero baitu. “Urte honetarako egin da aurrekontua eta lanak aurten hastea komeniko litzateke, baina egia da Udalaren oniritzia falta dela eta berak ematen dizkio lurrak BGPri”, azaldu du.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak 2014ko aurrekontutik 400.000 euroko partida bideratu du Plentziako lanetara. Modu horretara, 60 plaza inguru izango dituen aparkaleku bat egin nahi da udalerri bizkaitarreko metro-geralekuaren ondoan, Plentziako eta inguruetako biztanleek hiri inguruko metroa erabil dezaten.

2010ean eman zuten proiektuaren berri, baina desadostasunak egon ziren BGPren eta Plentziako udalbatzaren artean. Azken horrek plaza batzuk bizilagunentzat izatea nahi zuen eta ez bakarrik metroaren erabiltzaileentzat. Ondorioz, lanak atzeratu ziren. “BGPk egiteke dauka Bilboko metroaren erabiltzaileen ibilgailuentzako txandakako disuasio-aparkalekua, eta BPGk Udalari urtarrilean planteatu zion proposamena in situ ikusi dugu”, komentatu du.

Interesatu Zaitez