Loiuko Udalak Txori Bikers motozaleen elkartearen laguntasunarekin egingo du larunbatean,uztailak 19, udalerriko III. Moto-elkarretaratzea

Aurreko edizioetan lortutako arrakastaren ondoren, Loiuko Udalak motozaleei zuzendutako ekitaldiaren aldeko apustua egin du, gizartea eta herriko bizitza dinamizatzeko eta pizteko garatzen duen Egitasmo Estrategikoaren barruan .

Loiuko Udalak Txori Bikers motozaleen elkartearen laguntasunarekin egingo du larunbatean,uztailak 19, udalerriko III. Moto-elkarretaratzea 18Uztailak
2014
2014 UztailaK 18 |
Berria

PARTEKATU

Legegintzaldi hasieratik,Gobernu taldeak hainbat ekitaldi ezberdin jarri ditu martxan (Putxera lehiaketa, Herri Krosa, Auto klasikoen kontzentrazioa, Gazte Jaia, Mendi Martxa, Merkatu txikiak, Trail Lasterketak, Motorren kontzentrazioa...) eta Loiu eta Txorierri osoko herritarren parte hartzeaz gain motozaleen elkarretaratze honen bidez Bilbo inguruko eta probintzia mugakideetako zaleak  Loiu ezagutzera  animatzea lortu da .

Jardunaldia 10:00etan hasiko da, orduan zabalduko dira txosnak eta izen emateak. Izen ematean 5 euro ordaindu beharko da eta bertan garatuko diren jarduera guztietan parte hartzeko aukera emango da, txitxiburduntzi eta saiheski jana barne, hurrenez hurren eguneko bazkari eta afaria izango direnak.

11:30ean irtengo da Uribe Kostatik Bermeoraino helduko den moto- ibilaldia. Bermeon beren presentziarekin babestuko dute Kate Sarea izeneko ekimen solidarioa .

Eguerdian txitxiburduntzia egin eta banatuko da izena eman dutenen artean. Bazkalostean, 16:30ean puzgarriak , apar gunea eta bestelako joko eta jolasak egongo dira txikientzat .

Arratsalde partean, beste moto-ibilaldia egingo da. Txorierritik Artxandara joango dira eta bidean Lezama, Zamudio,Derio eta Sondikatik igaroko dira  eta berriro Loiura itzuli, arratsalde eta gaua erritmo beroez beteko duten kontzertuak entzutera. Iluntzean Babel Covers taldearen emanaldia eskainiko da eta 20:30ean hasiko da saiheski-jana .

22:30ak aldera, parte hartzaileek , argi-zuzia eskuan, herrira jaitsiko dira  motoz,hildako motozaleak gogoan.

Interesatu Zaitez