Markel Olano: “Gipuzkoan aldaketa ezinbestekoa da eta martxan da”

EAJ-PNVren Gipuzkoako diputatu nagusigaiak honakoa azpimarratu du: “Bilduren ereduari, hain zuzen ere, publikoan, inposizioan eta eraginkortasun ezan oinarritutako ereduari aurre egiteko, Bestelako Gipuzkoa dago, hau da, EAJ-PNVk ordezkatzen duen eredua dago. Eta eredu horrek Gipuzkoako erakunde-kulturarekin bat egiten du”.

Markel Olano: “Gipuzkoan aldaketa ezinbestekoa da eta martxan da” 22Azaroak
2014
2014 AzaroaK 22 |
GBB

PARTEKATU

Gaur goizean, Markel Olano EAJ-PNVren Gipuzkoako diputatu nagusigaiak bere proiektuaren ildo nagusiak aurkeztu ditu. Ekitaldia Beasaingo Igartza jauregian izan da, hain zuzen ere, Olanoren jaioterrian, eta bertan, ehun bat pertsonek parte hartu dute. Parte hartzaileek hautagai jeltzaleari proiektuari buruz galdetu ahal izan diote. Aurkezpenean Olanoren taldekide Xabier Ezeizabarrenak, Eider Mendoza eta Imanol Lasak hautagaiari babesa eman diote, eta Markel Olanok honakoa azpimarratu du: “Gipuzkoan aldaketa ezinbestekoa da eta martxan da. Alternatiba izateko konpromisoa hartu dugu”.

Horrenbestez, Markel Olanok segidakoa esan du: “Gaur hasiera ematen diogu sei hilabeteko lanari. Sei hilabete horietan herritarrekin zein Gipuzkoako eragile nagusiekin egongo gara eta gure proiektua partekatuko dugu, hain zuzen ere, benetako Gipuzkoaren proiektua, lanpostuak eta aberastasuna sortzen dituena eta aberastasun hori modu orekatuan banatzen dueña. Eta horretarako herriz herri ibiliko gara”.

Horren harira, EAJ-PNVren Gipuzkoako diputatu nagusigaiak adierazi du, egun krisialdia bizi dugula, baina badagoela gauza bat argi: herritarrek zein enpresek egoerari aurre egiten ari zaie. Hau da, Gipuzkoak ez du amore ematen, nahiz eta Foru Aldundiak ez duen egoeraren araberako jarrerarik. Izan ere, esker abertzaleak ez du ekonomia lehenesten, beste lehentasun batzuk dituelako, hain zuzen ere, Gipuzkoako gizartearekin bat egiten ez duten lehentasunak.

Hortaz, Markel Olanok esker abertzalearen benetako aurpegia erakusteko hiru gai azpimarratu ditu: “Ezker Abertzalearen ereduak dena publiko egitean datza, inposizioan datza eta ez da eraginkorra”. Horrenbestez, Olanok segidakoa gaineratu du: “Eredu horren aurrean Bestelako Gipuzkoa-ren eredua dago, hain zuzen ere, EAJ-PNVren eredua, Gipuzkoako erakunde-kulturarekin bat egiten duen eredua. Izan ere, EAJ-PNVk elkarlanaren alde egiten du, hain zuzen ere, enpresekin, elkarteekin eta gizarte osoarekin elkarlanean aritzearen alde. Eta gainera, EAJ-PNVk parte-hartzearen alde egiten du, Bilduren inposizioari aurre egiteko. Izan ere, herritarrek bere iritzia eman nahi dute eta, era berean, iritzi hori kontuan hartzea eta errealitatearekin lotzea. Halaber, EAJ-PNVk plangintzak egitearen eta eraginkorrak izatearen alde egiten du”.

Azkenik, hona hemen Markel Olanoren hitzak: “Hiru gauza lehenetsiko ditugu datorren legealdian: lehenik, Gipuzkoako ekonomiaren berrikuntza sustatuko dugu; bigarrenik, gizarte-babesa mantenduko dugu; eta azkenik, Bilduk urte hauten kudeatu ez dituen proiektuak konponduko ditugu, besteak beste, hondakinen kudeaketa eta errepideen finantzaketa. Horretarako, eraginkorrak izango gara, izan ere, iritzi guztiak entzungo ditugu, ideiak partekatuko ditugu eta erabakiak elkarrekin eta denborarekin hartuko ditugu”.  

Interesatu Zaitez