Ortuzarrek Hondarribian aldarrikatu du "euskararen lurraldeei babesa emango dien" Euro-erregioa eta "bere gaitasun ekonomiko, kultural eta turistiko handia" garatuko duena

EBBren presidenteak baieztatu duenez mugak dira gaur egun Europar Batasunaren barruan egon daitezkeen "anakronismorik handienetakoak". "Garapen eta hazkundea oztopatzen dute eta horien adierazpenik zentzugabe eta mingarriena da, euskal kasuan gertatzen den bezala, Herri baten barruan jartzen denean".

Ortuzarrek Hondarribian aldarrikatu du 21Azaroa 21 |
EBB

PARTEKATU

EAJ-PNVren EBBren presidente eta Europar Alderdi Demokrataren (EAD-PDE) presidente orde Andoni Ortuzarrek euskal Euro-erregioa eratzearen aldeko agertu da Bidasoaren alde batean eta bestean dauden euskal lurraldeak batzeko, "euskararen lurralde guztiei babesa emateko eta gure herrien arteko lankidetza  eta Pirinioen alde bietan dauden errealitate administratiboak sustatzeko, zein euskararen lurraldeen ahalmen ekonomiko,kultural eta turistiko ikaragarria garatuko duen eta Ardatz Atlantiko soroarentzat giltzarri bihurtuko den, Galizako Finisterre-tik Bretainiako Finistére-raino". Ortuzarrek adierazpen hauek eskaini ditu Sabino Arana Fundazioak eta Europar Demokraten Institutuak europar integrazio prozesua, oraingo egoera eta etorkizunerako aurreikuspenak aztertzeko xedez, mugazgaindiko lankidetza adituekin antolatu duen topaketaren hasierako ekitaldian. Jeltzaleen burua jardunaldien hasiera ekitaldian izan da Aitor Kerejeta, Hondarribiako alkatearekin; Mikel Antón, IEDko Zuzendaritza Taldeko kidearekin eta Juan María Atutxa, Sabino Arana fundazioaren presidentearekin.

Ortuzarrek konbentzituta esan du Europar Batasunak, suspertze ekonomikoa eta berriztatze politika sustatzeko politikak hartzeaz gain "Europa mailako lurralde lankidetza politika eraginkorra" bultzatu behar duela. "Beharrezko dugun kohesio ekonomiko eta soziala indartzen lagunduko duen politika. Estatuen arteko mugak  dira gaur egun Europar Batasunaren baitan dauden anakronismorik handienetakoak, benetako europar gizartea eraikiko badugu eta esparru geografiko hauetan bizi diren hiritarren bizitza kalitatearen iraunkortasun eta jasangarritasuna hobetuko badugu. Oztopo honen adierazpenik zentzugabeena eta mingarriena da, euskal kasuan gertatzen den bezala, muga hori Herri baten barruan jartzen denean". Jeltzaleen buruaren aburuz "europar prozesu integratzailea erabat bateraezina da mugak egotearekin eta herri eta herrialdeen arteko banaketa eta komunikaziorik ezarekin. Frantziar eta espainiar estatuek ere ziurgabetasun uneak bizi dituzte oraingo egoera ekonomiko finantzario delikatuagatik eta argitasun maila handiago edo txikiagoarekin, zerumuga hurbilean antzeman daitezkeen erreforma territorialengatik".

Etorkizunak dakartzan aukera berriak ondo baliatzeko, EBBren presidenteak azpimarratu du  euskal hiritarrek eta Europar Batasunak burutu beharko duten egitekorik garrantzitsuenetakoa izango dela "Bidasoaren alde batean zein bestean dagoen esparru geografikoaren egitekoa zehaztea, hau da, erakusleiho edo fatxada atlantikoa izango dena. Itsasoko energiak garatzeko ematen dizkigun aukerak; modalitate anitzean oinarritutako garraio eredu berria izateko dugun beharra, zeinen inguruan trenbide lotunea ezinbesteko egiten den; esparru atlantikoa Europako beste erakarpen zentroen aurrean indartzeko beharra; edo energia esparruko interkonexioa ere badira erronka batzuk mugazgaindiko politika egoki batek lortzen lagundu beharko lukeenak".

Ortuzarrek aitortu du Europar Batasuna ez dela prozesu hori lideratu behar duen bakarra, Bidasoaren alde bietan eta Pirinio mendien alde bietan bizi diren euskal hiritarrak ere badirelako helburu hori erdiesten lagundu behar dutenak. "Euskal hiritarrok badugu  zer egin. Hegoaldeko euskal hiritarrok Iparraldeari begiratu behar diogu eta ez horrenbeste Madrili; eta, alderantziz, Iparraldeko euskal hiritarrek Hegoaldeari begiratu behar diote eta ez horrenbeste Parisi. Ilusioarekin eta gogo betez; lanaren bidez eta arduraz jokatuz. Partekatzen dugun etorkizunak eskatzen digulako".

Hitzaldi osoa

Bideoa

Interesatu Zaitez