Urkullu: “Prest gaude mailara egoteko eta eskuzabaltasun osoz jarduteko”

Gaur EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk Donostian burutu den Nazioarteko Konferentzian adierazi duenez, “aurrean dugunari begiratzeko garaia dugu, biktimak eta eragindako sufrimendu eta mina gogoan izanik”.

Urkullu: “Prest gaude mailara egoteko eta eskuzabaltasun osoz jarduteko” 17Urriak
2011
2011 UrriaK 17 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Urkulluren aburuz, “ETAk ez zuen inoiz existitu behar izan. Euskal auziaren eta askatasunaren aldarriarekin sortu zen. Baina, krimena, krimena baino ez da, ustezko justizia idealez jantzita  badoa ere. Gaizkiak ez du sekula ongirik ekarriko. Ez dago aberririk,erlijiorik edo idealik, erailketa justifikatuko duenik. Ez mehatxurik, estortsiorik edo jazarpenik ere”.  

Gaineratu duenez, “bakea, bakearen truke” izan behar da. “Inolako ordainketa politikorik gabe. Ez gara inozoak. Jakin badakigu bakeak prezio bat edo prezio batzuk izan ditzakeela. Kontrako interesak sortarazten ditu. Gure begirada ez dago orain bortxakeriaren amaierak ekarriko dituen emaitzetan edo koste partikularretan.”

Bukatzeko azaldu du baita “gure interesa bakearen  ongi gorena da. Prest gaude ongi goren honek eskatzen digun neurriko mailara egoteko eta eskuzabaltasun osoz jarduteko”.

“Bortxakeria prozesu baten amaierak ezin du berarekin aurrekoa ahaztea ekarri. Gogoratzeko unea da, eta era berean ere bada adiskidetzeko unea. Eta helburu horrekin, zuen laguntasuna beharko dugu. Europar erakundeen laguntasuna. PEACE Euskadi egitasmo batek emango liguken laguntasuna, gure Herrian baketzea eta adiskidetzea errotzerik izan dezagun. Era berean, EAJk ETAri eskatu nahi dio albait arinen erabaki eta adierazi dezala  bere  behin betiko desagerpena. Bakea orain eta betirako”.

Interesatu Zaitez