EAJ - PNV

Parte hartu

2012/02/03
EAJk azalpenak eskatu dizkio Zabaleta sailburuari, haur etxeen eta egitasmo honen amaieraren inguruan
Isabel Celaák iragan otsailaren 1ean ospatu zen Hezkuntza Batzordean 2012 urtean Haur Etxeen egitasmoa saiakera aldia amaitutakoan ixteko erabakia hartu zela iragarri ondoren, ekimen honen sustatzaileak – Gemma Zabaleta sailburuak- Euskal Ganberan behar besteko azalpenak eman behar dituela uste du EAJk. Helburu honekin, Amaia Arregi eusko legebiltzarkideak kontrolerako egingo den hurrengo Osoko Bilkuran honako galdera hau egingo dio ahozko erantzuna eman dezan: “ Ze balorazio egiten du Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak haur-etxeak programak jarraipenik ez edukitzearen gainean?.
EAJk azalpenak eskatu dizkio Zabaleta sailburuari, haur etxeen eta egitasmo honen amaieraren inguruan

Amaia Arregiren esanetan  “ Lopez exekutiboak jarduten duen zorroztasun eta planifikazio faltaren adibide berriaren aurrean gaude”.  “Aurkeztua izan zen unetik beretik, egitasmo honen inguruan ezbai publikoak izan dira Enplegu eta Gizarte gaietarako Sailburuaren eta Hezkuntza Sailburuaren artean” azpimarratu du. “ Ez zen askoz ere zentzudunagoa izango barne eztabaidak Gobenuak egitasmo pilotua martxan jarri baino lehen argitzea ¿ Ez al ziren baliabide publikoak aurreztuko eta orain apurtu diren aurreikuspenak sortzea ekidin?  Galdetu du.

Testuinguru honetan, EAJren legebiltzarkideak ekimen batzuk aurkeztu ditu haur etxeen egitasmoarekin eta jarraipena ez emateko hartu den erabakiaren inguruko zalantzak argitzeko. Osoko bilkuran erantzuteko egin den galderaz gain, Zabaleta Sailburuari eskatu dio Legebiltzarrera bidal dezala  egitasmoaren balorazio txostena, Hezkuntza Sailburuaren esanetanPatxi Lopezburu den Gobernuak egin duena. Era berean, honako galdera hauek ere egin ditu idatzizko erantzuna jasotzeko:

Zeintzuk dira gobernuaren arrazoiak aldaketa hau egiteko?

Noiz utziko dute haur-etxeek euren zerbitzua ematen?

Zer pasatuko da haur-etxeetako programan parte hartzen daude familien seme-alabekin?

Haur-etxeak zerbitzua emateko etxebizitzetan beharrezko diren obrak egiteko zenbateko kopurua subentzionatu da?

Haur-etxeak zerbitzua emateko etxebizitzetan beharrezko diren obrak egiteko zenbateko kopurua subentzionatu da?

Berriz erreformatu beharko dira lehengo egoerara bueltatzeko?

Aurrekontuetan aurreikusita dagoen partidatik, zenbat erabili da jadanik?

Zenbat pertsonek, sexuaren arabera desberdinduta, parte hartu dute 250 orduko formazio kurtsoan?

Zenbat pertsonek parte hartu dute haur-etxeen zerbitzuan?

Zenbat neskato eta zenbat mutilek parte hartu dute zerbitzua ematen egon diren haur-etxe bakoitzean?

Zerbitzuan parte hartu duten umeetako zenbat diren zaintzaileen seme-alabak?

Zeintzuk dira haur-etxeen zerbitzuak gehien eduki dituen arazoak?

Zenbat denborarako sinatu zen Agintzarirekin konbenioa zerbitzua emateko?

Zer gertatuko da Agintzarik zerbitzu hau emateko hartu zuen lonjarekin?

Zein da zaintzaileen aurreko formazioa edota esperientzia arlo honetan?

“Gure ustetan, hauek galdera guztiak argitu behar dira; eta batez ere, legegintzaldia amaitzeko geratzen del aldian halako egoerarik  berriro gerta ez daitezen;  ez baita bat ere serioa familien beharrizanak, zaintzaileen lan aurreikuspenak, hezkuntza alorretik antzeman den intrusismoa eta zergadunaren baliabideak jokoan jartzea” amaitu du.

Baloratu:

Bozkak:

  • 3 puntu
  • 3 puntu
  • 3 puntu
  • 3 puntu
  • 3 puntu
(14 bozkak)

Banners

Agenda

  • 2012/05/17 09:40

    Elkarrizketa

    tve1

    Josu Erkoreka

  • 2012/05/18 09:00

    Elkarrizketa

    Radio Nacional de España

    Andoni Ortuzar

  • 2012/05/22 09:00

    Elkarrizketa

    Radio Vitoria

    Xabier Agirre

  • 2012/05/24 08:15

    Elkarrizketa

    Info 7

    Andoni Ortuzar

  • 2012/05/24 09:00

    Elkarrizketa

    Radio Euskadi

    Andoni Ortuzar

Revista

Multimedia

Gure posta zerrendan harpidetu

Blog honetan argitaratutako guztiaren berri izan nahi duzu?
Gure posta zerrendan harpidetu

Kexatu!

Inkesta

Aurreko inkestak kontsultatu nahi dituzu?
Emaitzak ikusi