EAJ - PNV

Parte hartu

2012/02/02
Olabarriak Euskadi eta Errioxaren osasun krisia berehala konpontzea eskatu du
Emilio Olabarriak Ana Mato Osasun Ministroari ohartarazi dio Euskadi eta Errioxaren artean sortu den osasun krisiaz. Alderdi Popularrekoa den errioxar presidenteak eragin zuen gatazka eta Olabarriak “astakeria” hitzarekin izendatu duena. Horregatik, Ministroari eskatu dio bere alderdi barruan dagoen arazoa konpontzea. Gatazkaren ondorio modura Arabar Errioxako bizilagunek ez dute Logroñon osasun arretarik jasotzen. Olabarriak ministroari iragarri dio krisi honek osasun mapa beste ikuspuntutik apur dezakeela, hau da, zentro batzuetan soilik eskaintzen den arreta bereziari dagokiona.
Emilio Olabarria EAJ-PNV

Gizarte bazterketa prebenitzeko gaietan, Olabarriak berehalako neurri zehatzak eskatu dizkio ministerioari, egin diren adierazpenetatik eta dauden asmoetatik harago. Euzko Abertzaleak taldeko Diputatuak gogoratu duenez espainiar estatuan 4 hiritarretatik bat dago gizarte bazterketa arriskuan; ondorioz, Mato Ministroari eskatu dio ardura hau besteen gainetik  beregana dezala. 

Emilio Olabarriak gobernuari eskatu dizkion neurri zehatz hauen artean ere badago Mendetasun Legearen betepena. “Hasierakoa muturrean; legea inplementatzen hasi zarete eta aplikazioa bi urtez geldiarazi duzue” salatu du Olabarriak. “Paradoxa ulertezina da” gaineratu du. Horrela mintzatu da hurrengo urteotan sisteman sartu behar ziren menpeko moderatuei emateko laguntasunak bertan behera uzteaz.

Olabarriak Gobernuari eskatu dio Haurdunaldia Borondatez Eteteko Legearen erreformaren inguruan dauden zalantzak argitzea. Galdetu egi du erreformaren bidez haurdunaldiaren etetea suposizio batzuetan despenalizatuko ote den. Halaber, haurdunaldia borondatez etetearen inguruko eskumenak osasun ministeriotik justizia ministeriora eramateak eragiten dizkion kezkak adierazi ditu.  

Baloratu:

Bozkak:

  • 3 puntu
  • 3 puntu
  • 3 puntu
  • 3 puntu
  • 3 puntu
(5 bozkak)

Banners

Agenda

  • 2012/05/17 09:40

    Elkarrizketa

    tve1

    Josu Erkoreka

  • 2012/05/18 09:00

    Elkarrizketa

    Radio Nacional de España

    Andoni Ortuzar

  • 2012/05/22 09:00

    Elkarrizketa

    Radio Vitoria

    Xabier Agirre

  • 2012/05/24 08:15

    Elkarrizketa

    Info 7

    Andoni Ortuzar

  • 2012/05/24 09:00

    Elkarrizketa

    Radio Euskadi

    Andoni Ortuzar

Revista

Multimedia

Gure posta zerrendan harpidetu

Blog honetan argitaratutako guztiaren berri izan nahi duzu?
Gure posta zerrendan harpidetu

Kexatu!

Inkesta

Aurreko inkestak kontsultatu nahi dituzu?
Emaitzak ikusi