
“Argi dago egoera ekonomikoa biziki larria dela. Datuak ditugu, egoera larri bihurtzen hasia dela erakusten dutenak. Guk dakiguna gutxi balitz, Eusko Jaurlaritzaren deia jaso dugu, Euzko Alderdi Jeltzalearen laguntasun eske, defizit gordinak eragindako diru faltaren aurrean, konponbide berriak bilatzeko”.
Urkulluk biziki azpimarratu duenez, “Euzko Alderdi Jeltzalearentzat, herriko erakundeen kaudimena dago, bakoitzaren interes politikoaren gainetik”. “Neurri zuzentzailerik egokienak hartu ahal izateko, ezinbestekoa da diagnosi zintzo eta gordina egitea. Gardentasun jarduna alegia”.
Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak gaineratu du baita “EAJ laguntzeko prest” dagoela, “beti bezala. Baina ez dugu parte hartuko diru beharrizanak aldi baterako kontsolatzeko eragiketa itxurazkoetan. Uneak ardura eskatzen du, eta EAJk arduraz jokatuko du”. “Hau ez da gaitzespen edo kritikarako garaia. Kezka biziko uneak ditugu. Euskadik Jaurlaritza indartsu eta fidagarria behar du. Atzeraldi eta geldiune ziklo honetatik datozen erronkei aurre egiteko gaitasuna izango duen Jaurlaritza, alegia”.
Bukatzeko gaineratu du baita “Jaurlaritzan antzeman den krisi larriagatik dugun ardura PP alderdiak ere partekatzea espero dugu. Eta denok batera ekin diezaiogula gure erakundeek pairatzen duten unerik latzena konpontzeari”.
“Gardentasuna eta errealismoa exijitzen dugu, ondorioz jarduteko. Sine qua non baldintza da Eusko Jaurlaritzaren finantzen egoerari aurre egiteko, lehenengo eta behin, gardentasuna, kontu argiak. Gardentasuna eta errealismoa. Horiek baldintzak ematen badira, dena egin daiteke”.
Udalak goizaldeko basakeriak gaitzesten ditu eta talde gustiei eskatu die “jarrera argia” erakustea
EAJ-PNVren prentsa oharra ETAren azken komunikatuaren aurrean
Muskizeko Berdintasun eta Giza Eskubideen sailak Udal Bizikidetza Plana egingo du
Erkoreka: “Erakunde arautzaileak organo bakarrean batzea ezeraginkorra eta disfuntzionala izango da”
2012/05/17 09:40
Elkarrizketa
tve1
Josu Erkoreka
2012/05/18 09:00
Elkarrizketa
Radio Nacional de España
Andoni Ortuzar
2012/05/22 09:00
Elkarrizketa
Radio Vitoria
Xabier Agirre
2012/05/24 08:15
Elkarrizketa
Info 7
Andoni Ortuzar
2012/05/24 09:00
Elkarrizketa
Radio Euskadi
Andoni Ortuzar