
Burdinbidearen euskal museoaren etorkizunak azken kapitulua bizi berri dugu lehengo ostegunean, hilak 12an, Azpeitiko museoan, bertan burdinbidearen museoaren lagunen elkartea, museoa gidatzen duen patronatutik botea izan da.
Baino hau azken kapitulua izan da, aurretik, Arriola eta Gasco jaunek gidatzen duten departamentuak , pausoz pauso, museoa Europako onenen artean jarri duten ezaugarri guztiak ezabatu ditu. Lehenik museoa orain arte, zuzendu eta babestu duten taldea alde batera utzi zuten. Bigarrenik museoren zuzendaritzarako sailburuordearen lagun bat hautatuz, sailburuordearen lagun izan bai, baino burdinbide edo trenez ezer gutxi dakien lagun bat hautatu zuten. Hirugarrenik orain arte museoko zuzendaria izan dena kalera botez, kasuan espresio askatasuna gainditu duela argudiatuz, gaur egun espresio askatasuna kinka larrian jarri dute museoan. Zuzendaria kalera boteaz museoak zuen baliabide intelektual handiena xahutu dute museoko arduradunek, eta ondorioz gaurko museoan ez dago baliabide intelektual zein teknikorik, museoren jardunerako. Bere ezaugarri nagusia zen lurrenezko trenaren gidaririk gabe dago .
Eta zer egin nahi dute orain museoko gidariek, ba oso erraza berriro zerotik hasi, lehenago zegoena erraustu eta berriro jende berria kontratatuz eta azterketa lanak kanpora atereaz orain arte egiten ziren lanak, bere kostua biderkatuz ahal den neurrian eskaini. Administrazio publikoek baliabideen erabilera optimizatu nahi dutenean, gaurko arduradunek kontrakoa egin nahi dute.
Asko dira sozialisten gobernu ezgai honek, zapuztu dituen zerbitzu publikoak, asko dira ondorengo gobernuek konpondu beharko dituztenak. Azpeitiko museoan gertatu dena guzti horren adibide txiki, baino esanguratsu bat iruditzen zaigu. Txikia baino esanguratsua.
Azpeitiar bezala eskerrak eman nahi dizkiok, Juanjo Olaizolari eta berarekin Museoren Lagunen Elkartean, urte guzti hauetan Burdinbidearen Museoren alde lana eginez, Azpeitia eta Iraurgi bailararen alde egin duten gizon eta emakume guztiei. Beraien lana ez dugu ahaztuko eta ziur gaude laster berriro ere Museoren alde lanean ikusiko ditugula, guzti hau dena gainditu eta gero.
2012/03/19 12:37
Euskararen aldeko pedalak