Tasei eta Prezio publikoei buruzko legea aldatzeko Lege Proiektuan, tasa berri bat sortu da, salbamendu-edo erreskate zerbitzuengatiko tasa.
Gaur arte, Eusko Jaurlaritzak, legez ez du inoiz jarduera mota hauek arautu ezta kobratu, ezta Larrialdiei aurregiteko Euskal Sistematik burututako beste jardueretatik ere ez.
Entzun ahal izan dugu beste autonomi elkarte batzuetan aurrekariak existitzen direla, adibidez, Cantabrian edo Cataluñan, tasa mota hauek eraututa daude, baina prentsan irakurri ahal izan dugun bezala orain arte, nahiz eta araututa eduki, inoiz ez dute tasa hori kobratu.
Hala ere, ezin da elkarte autonomo horietan egindakoa gure elkarte autonomora estrapolatu, gure Larrialdiei aurregiteko Euskal Sistema nola dagoen eratua ez ezagutzea litzatekeelako, beste edozein elkarte autonomoarekin konparatuta erabat ezberdina baita eta beraz, bakarra.
Gure erreferente legalak, Larrialdiak kudeatzeko Legea, Larrialdiei aurregiteko Bidea eta Larrialdiei aurregiteko euskal sistemaren Taktika Operatiboak dira. Edozein gertaeraren aurrean aktibatu egiten diren tresnak dira hauek.
Larrialdiei aurregiteko euskal sistemaren Taktika Operatiboak izeneko aipatutako erreferente horretan, 19 taktika aipatzen dira eta 19 taktika hauen artean 2 bakarrik daude salbamendu edo erreskate zerbitzuekin erlazionatuta, eta beraz bakarrik taktika 2 horiei ezartzen zaie tasa. Zergaitik ez zaie beste 17 taktikei tasa ezartzen? Ez dugu ulertzen.
Larrialdiei aurregiteko euskal sistemaren Taktika Operatiboak izeneko testuan edo dokumentuan araututa dauden beste 17 taktika horietan ere eta gerta litezeen beste gertaeretan ere, giza zein material baliabideak mugitzen dira larrialdia konpontzeko, eta hori dela eta, ez da tasa bat arautzea proposatu.
Salbamendu-edo erreskateetan mugitzen diren giza zein material baliabideen titularitatea eta erabilgarritasuna, Instituzio, Entitate Publiko zein pribatu eta irabazi asmorik gabeko boluntarioen elkarteei dagokie. Hau da, larrialdi batean ez da bakarrik Eusko Jaurkaritzaren Barne Saila mugitzen, beste hainbat agente mugitu daiteke.
Gure Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistema osatuta dagoen erak guztiz bideraezina egiten du berau tasa batzuen bidez arautzea. Bestelako irudiren batean pentsa liteke, esaterako, zehapena, zerbitzua eskatzen duenak edozein motatako gertakariren inguruan itxurak egiten dituenean eta Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistema aktibatzea sortzen duenean.
Zehapen-motako formula aukeratzen bada, bere kokapena ez legoke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Tasen eta Prezio Publikoen Legea aldatzeko Lege-proiektuan. Izatekotan, zuzenagoa litzakete Larrialdiak Kudeatzeko Legean kokatzea.
Ondorioa: Gure Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemak duen birtute handia eta berau hasieratik zein ikuspegirekin sortua izan zen, oso urrun dago era egokian sartu ahal izatetik miaketa-, erreskate- eta salbamendu-tasa batengatik arautua izateko. Oso ondo ezagutu behar da Sistema horren egitura eta funtzionamendua jakiteko tasa guztiz desegokia dela.
Eusko Jaurlaritzak lege-aurreproiektuan tasa hori arautzen duen helburua lortzetik urrun, eta argi eta garbi jasotzen dena zioen azalpenean, lor dezakeen gauza bakarra (jada hainbat gizataldek eta Eusko Legebiltzarrak berak esan duten moduan), gure Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistema indargabetzea da, gure azalpenean ahaztu ezin dugun Sistema, asko balioztatua izan dena:
a.- gure euskal gizartearengatik, lehenik eta behin,
b.- eragile guztiengatik (Agentziak) instituzionalak izan edo ez, Larrialdietan parte hartzen dutenak eta zeinei lortutakoak zor zaizkien
c.- eta kontuan hartzeko erreferentea gainerako autonomia-erkidegoengatik.
Hau guztiagatik, gu erabat kontra agertzen gara lege honen bidez sortu den salbamendu-edo erreskate zerbitzuengatiko tasarekin.
2012/02/13 21:00
Jugando con el futuro de las asociaciones2011/11/24 11:19
Las irresponsabilidades de Urgell2011/11/02 10:35
Euskadi, aberri aparta