EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » ADOS

ADOS

ADOS 2013

ADOS 2013

Otsailaren 28an EAJ-PNVk ADOS proposamena aurkeztu zuen Barakaldoko BEC-en ospatu zen ekitaldiaren bidez.

ADOS «ekimen politiko eta ekonomikoa» da, bere helburu nagusia Euskadirentzako herri egitasmo berria egitea da 2013 urtean ezarri dugun zerumugara begira.

ADOS ekimena, eraldaketa une esanguratsuan jaio da. Lehenengo eta behin, sozio ekonomikoa, abian jarri delarik globalizazio prozesu bikoitza eta hazkunde bidean dagoen indibidualismoa, honek erkidegoarekiko konpromisoa murriztera garamatzalarik. Bigarrenik, eraldatze politikoa ere eman da, Gernikako Estatutuak suposatu zuen “Itun-zentzua”ren ahultzea dugu aurrez aurre, eta era berean Estatu mailan “ zentralismo berria”ren sendotzea ere eman da.

EAJ-PNVren helburu nagusia, gizartearen aurrean zabaltzeko prozesua abian jartzea da, parte hartze aktiboa eta Euskadi globalerako egitasmo berria sendotzea ahalbidetuko duena.

Ekainaren 28an zabalduko dugu interneteko ADOS 2013 gune hau. Parte hartzeko foroa izango da, Iradokizun, ekarpenak eta iruzkinak biltzeko gunea. ADOS 2013 irekitzen dugu sarean dauden tresna berri eta berritzaileen aldeko apustua egin nahi dugulako eta gizarte sareetan hazteko dugun borondate sendoa dugulako.

ADOS egitasmoa bere lehen aldian dago orain: gizarte antolatuarekin egoeraren inguruko diagnosia partekatzea da lehen urratsa, 2011ko otsailetik aurrera herri egitasmo berrirako agiria egin dezagun. Hurrengo ekimena, proposamenaren esparru garrantzitsuen inguruko hiru Mintegi egitea izango da,hau da: Autogobernua, Nazioartetzea eta Parte hartzea aztertuko diren saio bilduma.

ADOS Egitasmoa