Isabel Celaák iragan otsailaren 1ean ospatu zen Hezkuntza Batzordean 2012 urtean Haur Etxeen egitasmoa saiakera aldia amaitutakoan ixteko erabakia hartu zela iragarri ondoren, ekimen honen sustatzaileak – Gemma Zabaleta sailburuak- Euskal Ganberan behar besteko azalpenak eman behar dituela uste du EAJk. Helburu honekin, Amaia Arregi eusko legebiltzarkideak kontrolerako egingo den hurrengo Osoko Bilkuran honako galdera hau egingo dio ahozko erantzuna eman dezan: “ Ze balorazio egiten du Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak haur-etxeak programak jarraipenik ez edukitzearen gainean?.
Gaur EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk Sabin Etxean burutu den prentsaurrekoan adierazi duenez, “azken egunotan ordainketen gelditzeaz eta Administrazioaren kaudimenik ezaren inguruan ezbai publikoak izan dira. Langabezia, Euskadin Estatuan baino arinago hazten jarraitzen du. Eta azken 15 urteotan ezagutu ez dugun langabezi tasara iritsi gara. Honekin batera, Euzko Alderdi Jeltzalea jakitun da, informazio eta datu propioak ditu hori egiaztatzeko, Eusko Jaurlaritzaren egoera ekonomikoa biziki larria dela”.
Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakariak aditzera eman duenez “esatekorik ez dut” Alfredo Perez Rubalcaba hautagai sozialistak Patxi Lopez PSOEren bigarrena izatea nahi izatea, baina adierazi duenez bai kezkatuko luke “Lopezek PSOEri oraingoa baino arreta handiagoa emango balio, hau da, Eusko Jaurlaritzaren kaltetan”
Izaskun Bilbao EAJ-PNVren eurolegebiltzarkideak inplikazioa, babesa eta sentsibilitatea eskatu die Europar Legebiltzarreko kideei, azken hilabeteotan jaioberri lapurtuen tragediaren inguruan egiten ari den ikerketaren inguruan. EAJ-PNVren esanetan “europar erakundeek gai ilun honi begiratzeak lagunduko du delitu hauek egin zituen azpijokoa desegiten”.
Emilio Olabarriak Ana Mato Osasun Ministroari ohartarazi dio Euskadi eta Errioxaren artean sortu den osasun krisiaz. Alderdi Popularrekoa den errioxar presidenteak eragin zuen gatazka eta Olabarriak “astakeria” hitzarekin izendatu duena. Horregatik, Ministroari eskatu dio bere alderdi barruan dagoen arazoa konpontzea. Gatazkaren ondorio modura Arabar Errioxako bizilagunek ez dute Logroñon osasun arretarik jasotzen. Olabarriak ministroari iragarri dio krisi honek osasun mapa beste ikuspuntutik apur dezakeela, hau da, zentro batzuetan soilik eskaintzen den arreta bereziari dagokiona.
Arantza Tapia Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroari adierazi dio bere taldeak hezkuntza sistema hobetzeko adostasunak lortzeko duen borondatea “kalitate handiagoko eredua bilatzeko, ezagutza handiagoa lortzeko eta eskakizun akademikoko eta hizkuntza maila ona eskuratzeko“ eredurantz.
Amorebieta-Etxanoko Udaltzaingoa saridun irten da berriz, semaforoak errotondekin ordezkatzeko, oinezkoentzako zebrabide altuak eta abiadura adierazteko panelak jartzeko ekimenengatik eta herriko agenteek trafikoan egin duten kontrol lanengatik.
Pedro Azpiazu Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak, Gobernuak Garoñaren jarduerari jarraipena emateko duen asmoak sortzen dion kezka adierazi dio Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroari. “Erabaki politikoa da”, baieztatu du Azpiazuk “ez ezazu ardura Segurtasun Nuklearrerako Batzordearengan jarri, honek txostenak egiten baditu ere, erabakia Gobernuari dagokiolako“.
Iñigo Urkullu EAJren EBBren presidenteak “harbera” aurkitu du Mariano Rajoy, Moncloan Euskadin “normalizazioa” lortzeko aurkeztu dizkion planteamenduen aurrean, besteak beste espetxe politikaren malgutzea. Era berean, bere alderdiaren babesa eskaini dio ETAren behin betiko amaiera eta disoluzioan, harik eta gehiengorik zabalena egiteko xedearekin.