EAJ-PNVren albisteakeuhttp://www.eaj-pnv.eu/eusk/salaprensa_noticias.aspEAJ-PNVren albisteakKongresuko Euzko Abertzaleak taldeak 2010-2025 epealdirako ZIentzia Lege eta Egitasmoa eskatu dituhttp://www.eaj-pnv.eu/eusk/salaprensa_noticias.asp?idNoticia=22993Jose Ramon Beloki, Euzko Abertzaleak taldean Zientzia eta Berrikuntza gaietarako bozeramaileak erregistratu duen Mozioaren bidez Espainiar Gobernuari eskatzen dio Zientzia eta Teknologia Lege Egitasmoa eta 2010-2025 epealdirako Egitasmo Estrategikoa egin ditzan.Mon, 8 Feb 2010 00:00:00 +010008/02/2010EAJ-PNV eta Units per Valencia alderdien arteko bilerahttp://www.eaj-pnv.eu/eusk/salaprensa_noticias.asp?idNoticia=22985Manuel Lapuente eta Carles Choví Units per Valencia alderdiaren presidente eta Idazkari Nagusia , gaur goizean izan dira Sabin Etxea EAJ-PNVren egoitza nagusian Aitor Olaizola EBBren Kanpo Ekintza burukidearekin eta Jose Maria Etxebarria EAJ-PNVren Kanpo Ekintza Batzordeko kidearekin .Mon, 8 Feb 2010 00:00:00 +010008/02/2010Gasteizko EAJ-PNVren Udal Taldeak tranbia zerbitzua behar diren orduetan ugaritzea lortu duhttp://www.eaj-pnv.eu/eusk/salaprensa_noticias.asp?idNoticia=22984Gasteizko EAJ-PNV Udal Taldearen ahaleginari esker Euskotranek martxoan bertan hasiko ditu tranbia zerbitzuaren maiztasuna behar diren orduetan handitzeko probak. Zehatzago esanda, garraio publikorako zerbitzuaren asmoa da beste tranbia bat jartzea, batez ere, ikastetxeetako sarrera eta irteera orduetan eta une honetan dagoen eskaintza bikoiztuz.Mon, 8 Feb 2010 00:00:00 +010008/02/2010José Luis Bilbaok Lopezi 'ezkutaketan aritu gabe' hitz egiteko eskaria luzatu dio Guggenheim Urdaibairen inguruko akordioa erdieste alderahttp://www.eaj-pnv.eu/eusk/salaprensa_noticias.asp?idNoticia=22980Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak "argi eta garbi hitz egiteko esertzea" eskatzeko gutuna idatzi dio Patxi Lopezi, Urdaibaiko Guggenheim egitasmoaren inguruko akordioa erdieste aldera. Ahaldun Nagusiak aditzera eman duenez "amaitu behar dira deskalifikazio zatarrak nagusi diren aldi hauek" eta Guggenheimen patronatuan ordezkatuta dauden erakundeek -Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Guggenheim Fundazioa - parte hartuko duten mahaia eratu beharra dagoela dio, adostasun batera heltzeko xedez.Mon, 8 Feb 2010 00:00:00 +010008/02/2010Andoni Ortuzarrek Eusko Jaurlaritzaren 'egiteko eskasa' kritikatu du, Donostiako gailurrean 'afaria ordaintzea' baino ez duelako eginhttp://www.eaj-pnv.eu/eusk/salaprensa_noticias.asp?idNoticia=22976Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak salatu duenez "Eusko jaurlaritzak egiteko eskasa izan du Donostia hirian ospatzen ari den lehiakortasun gailurrean". Ortuzarren esanetan Patxi Lopezen gobernuak ez du indarrik ezta erabaki esparruetan botoa emateko eskubiderik ere, eta Industria eta Berrikuntza Ministroei emandako afaria ordaintzea izan zen bere egiteko bakarra.Mon, 8 Feb 2010 00:00:00 +010008/02/2010Ortuzarrek Zapateroren kontrako zentsura eta konfiantza mozioak ukatu ditu 'izaera elektorala' izango luketelakohttp://www.eaj-pnv.eu/eusk/salaprensa_noticias.asp?idNoticia=22971Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren presidenteak argitu duenez bere alderdiak ez ditu aurkeztuko Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernu buruaren kontrako zentsura edo konfiantza moziorik. Ortuzarren esanetan "elektoralak" izango lirateke eta ez lirateke izango krisiari irtenbidea ateratzeko.Mon, 8 Feb 2010 00:00:00 +010008/02/2010EAJk López Gobernuari interpelazioa egiten dio Urdaibaiko arroaren saneamendu-obretan egindako atzerapenari buruzhttp://www.eaj-pnv.eu/eusk/salaprensa_noticias.asp?idNoticia=22970Eusko Jaurlaritzako Aurrekontuek Urdaibaiko arroaren saneamendurako egiteke dauden biltzaile eta eroanbideen obrak finantzatzeko partidarik jasotzen ez dutela egiaztatu ondoren, Unai Rementeria legebiltzarkideak interpelazio bat egin dio Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, gai honetan bere sailak dituen asmoen berri emateko.Mon, 8 Feb 2010 00:00:00 +010008/02/2010EAJk, berriro, Osasuneko Sailburuaren agerraldia eskatzen du, A gripeari buruzko azalpenak eman ditzanhttp://www.eaj-pnv.eu/eusk/salaprensa_noticias.asp?idNoticia=22969Legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu du Osasun eta Kontsumoko Sailburuak hitza eman zuela Eusko Legebiltzarrera maiz joango zela A gripeari buruzko informazio eguneratua emateko eta horren inguruan Euskadin hartzen ari diren neurrien berri emateko. ¨Une honetara arte, hiru alditan baino ez da agertu gai honen inguruko azalpenak emateko: irailean eta urrian, sailburuak berak eskatuta egin zuen, baina azken agerraldia-abenduan- EAJk eskatuta egin zuen¨, azpimarratu du.Mon, 8 Feb 2010 00:00:00 +010008/02/2010Urkullu: 'Guri dagokigu Euskadi aurrera ateratzea eta egingo dugu'http://www.eaj-pnv.eu/eusk/salaprensa_noticias.asp?idNoticia=22967Tenderiako Batzokiaren berrirekitze-ekitaldian EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk adierazi duenez, "Duela ehun urte baino gehiago, lehen Batzokia zen "Euskeldun Batzokian", euskaldun talde bat batu zen, zera adierazteko: Euskotarren Aberria Euskadi da".Sat, 6 Feb 2010 00:00:00 +010006/02/2010EAJ-PNVk Hezkuntza Sailari eskatu dio unibertsitateko beka politikarako proposamena aurkez dezalahttp://www.eaj-pnv.eu/eusk/salaprensa_noticias.asp?idNoticia=22962Estibaliz Hernaez Euskal Ganberan Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Isabel Celaá Hezkuntza Sailburuari eskatu dio datorren urterako matrikulatze aldia baino lehen unibertsitateko beka politikarako proposamena aurkeztu dezala.Fri, 5 Feb 2010 00:00:00 +010005/02/2010