Discurso de San Ignacio 2010-ko Inazio Deunaren Hitzaldia
DISCURSO DE SAN IGNACIO 2010-ko INAZIO DEUNAREN HITZALDIA
Iñigo Urkullu Renteria
2010.07.31
Gaurko egun honetan Euzko Alderdi Jeltzaleak 115 urte bete ditu; eta ekitaldi hau hasteko, urtean izan diren hiru gertakari garrantzitsu azpimarratu nahi izan ditugu. Gertakari hauek agerian uzten dute euskal abertzaletasunaren katea osorik mantentzen dela eta aurrera egiten duela. Katea, ez da eten.
Jesús María Leizaolak beste gauza askoren artean, Euzko Jaurlaritzak erbestean mantendu zuen duintasuna ordezkatzen du. Demokraziarekiko konpromisoa. Leizaola Lehendakari izan zen 1960 urtetik aurrera; hitza eman zuen ez zela itzuliko Euskadik demokrazia eta autogobernua berreskuratu arte. Hala egin zuen.
José Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzaren lehen Lehendakaria izan zen, berak hasi zuen Euskadiren instituzionalizazio eta autogobernua.
Eta Manuel Irujo, hainbat pertsonen artean, Nafarroaren historiaren zati bat da. Hantxe jaio zen eta bertan ere Euzko Alderdi Jeltzaleari eman zion hurara bizitza osoa.
"Euskotarren aberria. Euskadi da ". Hori da gure idearioa eta hori bera Sabino Aranak duela 115 urte Euzko Alderdi Jeltzalea sortzeko arrazoia. Euskal Aberriaren Alderdia.
Aberri honen alde lan egin zuten eta paketsu borrokatu ziren Leizaola, Agirre, Irujo eta beste hainbeste. Duintasun osoz eta gauzak oso argi edukita. Beti, hitzaren indarrean eta demokrazian oinarrituta. Goitik beherako politikariak dira, eta herriak horregatik goratzen ditu eta aintzat hartzen ditu; beti erabili zuten hitza eta elkarrizketa, inoiz ez zuten bortxakeria erabili, ezta une okerrenetan ere.
Eta orain, ETAren aldetik eta ezker abertzalea deritzonaren aldetik, eta nolabait ematearren "sirena katuak" entzuten ari garela, garrantzizkoa da izen hauek gogoan hartzea eta beren oroimenari tinko mantentzea.
Bortxakeriak ez du inora eramaten. Hori da ETArengandik espero dugun behin betiko adierazpena, adierazpen bakarra. Iaz beren ibilbide anker eta ilunak 50 urte bete zituen. Orduan esan genuen eta orain errepikatuko dugu: desagertzea da Herri honen alde egin dezaketen bakarra. Lehen bai lehen egin dezatela. Hori da Euskal Herriak nahi duena, hori da beraiengandik nahi dugun gauza bakarra. Bakea orain eta behin betiko.
Eta, ETAren kontrako mezu horretan, espero dut bat egitea ezker abertzalea deritzon munduarekin eta bestelako talde abertzale batzuekin. Mezu horrek mugiarazi behar du ETA, eta balizko adierazpenetaz hitz egiten den une honetan ere inolako ezkutuko "tutoretzarik" gabe. ETAk ere, ideologia guztiekiko izan behar duen osoko begirunetik, eta argi izanda ideia guztiak hauteskundeetan izan ahal direla eta izan behar direla.
Eta erradikaltasun bera, zintzotasun, zuzentasun, gardentasun, ekimen, konpromiso eta gizartearen zerbitzura egoteko bokazioan. Horiek dira Euzko Alderdi Jeltzalearen baloreak, gure aurretik izan diren guztien balore eta printzipioak izan dira.
Horiek dira euskal gizarte osoarentzat aldarrikatu nahi ditugun baloreak. Eta, beraz, balore horietan ere guk eredu izan beharra dugu. Horixe izan da gure bidea eta aurrerantzean ere izan beharko dena. Politikagintzan, guk geure bide propioa dugu. Politikoa, ekonomikoa eta garapen eta ongizatezkoa. Bide hau zehazten ari gara, dagoeneko abian den ADOS ekimenaren bidez.
Radicalidad absoluta en contra de ETA Y radicalidad también en la defensa de los valores de honestidad, la honradez, la entrega, la transparencia, el compromiso, la vocación de servicio a la sociedad Somos hombres y mujeres de un Partido, del Partido. Somos personas en defensa de un proyecto colectivo. Un proyecto que ha de guiarse por unos principios.
Como miembros del proyecto del Partido Nacionalista Vasco no podemos someterlo al cuestionamiento social por prácticas ajenas a la política y a la buena política. Todos los sabemos muy bien. Todos lo hemos de practicar. Y todas-todos sabemos que quien se desvía del recto proceder, se está desviando, o se ha desviado ya del Partido Nacionalista Vasco.
Vivimos tiempos convulsos, políticos y económicos. En Euskadi, y en el mundo. Y es habitual en tales circunstancias la exigencia en el Estado español que desde determinados ámbitos se hace al nacionalismo vasco para que se corresponsabilice de la política estatal. Se nos reclama participación. Se nos exige compromiso y se nos reclaman votos. Votos que salven una minoría parlamentaria, confundiendo la necesidad de Estado con la necesidad partidaria.
Intentan, una y otra vez, pasarnos la carga de la prueba de situaciones que ni hemos provocado ni hemos ayudado a generar.
Quienes pretenden olvidando su responsabilidad y la trayectoria de EAJ-PNV situarnos en el disparadero de una supuesta inestabilidad, de ser poco menos que una rémora para el propio Estado, se olvidan de que la vocación de este Partido está en Euskadi.
Esan behar dut, guk Espainiako politikari, jasotakoa baino gehiago eman diogula. Gurea ez da politikaren ikuspegi merkantilista, baina bai esan behar dut lege bidez gauzatutako eta araututako autogobernuaren zati handi bat, EAJ, une zehatz batean "sorosle" gisa erabili izan duen batek izan dituen interes eta beharrizanengatik lortu izan dela.
Zoritxarrez, hauxe da batzuentzat euskal autogobernua eraikitzeko bidea, eta bide hori egitera derrigortu nahi gaituzte.
Atea aurpegian itxi digute estatutuaren betepena aldarrikatu dugunean, hiritargoak onetsitako lege organikoaren betepena aldarrikatu dugunean. Lege markoaren erreformarako atea itxi digute, eta tramitera ez dute onartu ere egin Eusko Legebiltzarrak onartutako Estatutu berria. Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenen bidez, konstituzioaren zortzigarren tituluaren eta bere lehen xedapen gehigarriaren ahalmenak baliogabetzea lortzera iritsi dira. Espainiar nazioaren banaezintasunaren lelopean, beldurturik mantentzen dira eta zorutik behera bota dituzte autonomia arloan eta subiranotasun partekatu arloan Estatu anitz honetan lortutako aurrera pausuak.
La última sentencia del Tribunal Constitucional en materia del Estatut de Catalunya es, en tal sentido, una ofensa al Pueblo catalán. Pero, al mismo tiempo, puede suponer un réquiem para la España plural que predican y para el Estado autonómico si se cae en la tentación de hacer "tabla rasa" de los Derechos Históricos de los Territorios Forales que reconoce la propia Constitución.
En el año 77, la política española debía enfrentarse a dos problemas con nombre propio; Euskadi y Catalunya. Hoy, en el año 2010, España, por decisión propia de sus tribunales y fuerzas políticas, vuelve a enfrentarse a los mismos problemas. El modelo de convivencia explorado hasta la fecha ha sido borrado de un plumazo, imponiendo un nuevo esquema unitario por encima, incluso, de la sanción popular en referéndum.
Nos obligan a buscar nuevas vías. Vías directas que reconforten la voluntad popular de nuestras respectivas naciones. Vías que garanticen la bilateralidad, la no imposición ni subordinación y que tengan en el derecho a decidir sobre todos los asuntos que afectan a las personas, el último estadio validador de cualquier modelo de convivencia.
Mientras el mapa internacional contempla sin complejos el futuro España mira hacia atrás. La comunidad internacional reconoce abiertamente el derecho a la independencia de Kosovo. Flandes camina inexorablemente hacia su autoorganización. Escocia se cita con la autodeterminación. Y España, por el contrario, demoniza la diferencia.
Euskadi no es ni será Kosovo. Pero nos asiste el mismo derecho, si así lo determina la mayoría de la ciudadanía de este país, a ser, en un futuro lo que quiera ser.
Este partido nació hace 115 años como herramienta de construcción de la Nación Vasca.
Desde entonces, sin perder la perspectiva de nuestro objetivo, hemos trabajado para ganar terreno a la libertad. Hemos sido pragmáticos, avanzando paso a paso porque entendemos que cuanto menos dependientes seamos de los demás, más independientes seremos.
No hemos caído en la tentación del todo o nada. Hemos ganado ya mucho terreno y no podemos perder posiciones.
En muchas ocasiones han tratado de sacarnos del camino, pero no hemos perdido la perspectiva y nuestro paso no se ha detenido. Así va a seguir siendo.
No olvidamos que, en los últimos tiempos, se han llegado a retorcer leyes para modificar la fisonomía de la representación parlamentaria. Una maniobra que tenía como objetivo desalojarnos del poder.
Se han consolidado gobiernos y coaliciones movidas por una obsesión y por la excepcionalidad de la razón de Estado. Será la fuerza de la voluntad popular, en poco tiempo, la que desbarate esta estrategia de patrioterismo constitucional.
Se actúa desde una mayoría gubernamental nominal como si fuera oposición, alimentando el enfrentamiento institucional y la crispación política. Se utiliza el gobierno no para gestionar sino para presionar al PNV e intentar descabalgarlo de las instituciones en las que aún mantiene responsabilidad de liderazgo. Y, lo que aún es más grave, se boicotean las posibilidades reales de incrementar la capacidad de autogobierno de este país.
El presidente del Gobierno español, Rodríguez Zapatero, ha hecho, por activa y por pasiva, una propuesta al PNV para establecer un ámbito de acuerdo en lo que le resta de legislatura.
Nosotros, el Partido Nacionalista Vasco, ante tal ofrecimiento hemos respondido como siempre lo hicimos. Lo hicimos con Felipe González y con Aznar. Que a nadie se le olvide.
Le hemos respondido que, si quiere contar con nosotros, debe comprometerse con el autogobierno de este país.
Sabe que nuestra disposición a un Acuerdo está vinculada con el traspaso de todas las competencias pendientes del Estatuto de Autonomía, con el autogobierno debido del pasado, con el necesario en el presente y proyectado al futuro.
Como presidente del EBB, hice entrega al lehendakari López del listado de competencias pendientes de transferir, las materias relacionadas en las mismas y su priorización en aras a la capacidad económica para beneficio de la sociedad vasca, de cara a su posible traspaso.
El Lehendakari López debió guardar el listado, como otras muchas propuestas que se le han hecho, en el cajón de su despacho.
Ese mismo listado lo tiene hoy Rodríguez Zapatero encima de la mesa, además de todo nuestro análisis socioeconómico y sociopolítico relativo a la C.A. Euskadi
Son competencias que nos corresponden por ley. Es autogobierno puro y duro. Es crecimiento institucional para Euskadi. Son herramientas para mejorar nuestra capacidad de vida, nuestro bienestar.
Esperamos la respuesta de Zapatero. No pedimos nada para el PNV. Reivindicamos lo que le es propio a Euskadi. Reivindicamos lo que es ley. Reivindicamos, además, compromiso con el desarrollo, profundización y avance en el Autogobierno.
¿Cuál ha sido la respuesta del lehendakari López a esta propuesta?. El boicot. La denuncia, la amenaza del sabotaje político.
Jamás habríamos pensado que un Lehendakari de este país se negase a incrementar la capacidad de autogobierno de Euskadi. ¿Cómo entender que un Lehendakari enmiende el cumplimiento íntegro del Estatuto?.
Jamás vimos cosa igual. ¿Un Lehendakari en contra del traspaso de las competencias pendientes?. El Gobierno Vasco y el Gobierno español han de ser conscientes de que si siguen actuando así recogerán sus frutos. Por un lado, la posible caída del Gobierno Zapatero a la que contribuiría de manera protagonista el Lehendakari, en funciones de ayudante del propio Partido Popular -principal interesado, no lo olvidemos- y, por otro, la respuesta contundente de la sociedad vasca que le exigirá cuentas una y otra vez en el Parlamento y en el conjunto de las instituciones de este país, por las -los representantes verdaderamente comprometidos con el autogobierno de Euskadi para el desarrollo de todas y cada una-uno de las personas y para el desarrollo de un Pueblo.
Somos un Pueblo, tenemos una historia, una personalidad, unas tradiciones, una lengua, una cultura, unas instituciones. Y ante todo tenemos la voluntad de ser y tenemos la decisión de "hacer de Euskadi una nación de vanguardia".
Herri bat gara; historia bat dugu, nortasuna, tradizioak, hizkuntza, kultura, gure erakundeak. Eta, gauza guztien gainetik, "Euskadi abangoardiako aberria" izateko eta egiteko borondatea ere badugu.
Abangoardian dagoen aberria; eta, orain dela 115 urteko konpromisoa betetzeko, Agirre Lehendakaria moduko pertsonen konpromisoa betetzeko, ADOS egitasmoaren bidez gauzatzen den proiektua eskaintzen dugu. Politika egiteko modu bat, diagnosi bat partekatuta eta alderatuta, etorkizunera begira dagoen Euskadik mundu globalean egin beharko duen ibilbidea identifikatuta.
Euzko Alderdi Jeltzalea orain dela 115 urte sortu zen "aberria garela" defendatzeko. Gaur, hementxe berretsi nahi dugu, Ignazio Deunaren eguna ospatzen dugun honetan. Gora Euzkadi Askatuta!.
EAJk azalpenak eskatu dizkio Aresi Espainiako printze-printzesen bisitaldia estaltzeko zabaldu zituen polizia-bitarteko handiei buruz
Mª Eugenia Arrizabalagak kezka adierazi du polizia-antolaketa horretan erabilitako furgoneta batzuek blindaje-sistemarik ez zutelako. ¨Dirudienez, Ares jauna hain arduratuta ibili zen Espainiako Printze-Printzesen segurtasunagatik, ezen ez zion arreta jarri ertzainen segurtasunari¨, deitoratu du.
Asturiaseko Printze-Printzesek pasa den uztailaren 20an Bilbora egin zuten bisitaldian Herrizaingo Sailak izandako jokabideak bide eman du EAJren Taldeak Rodolfo Ares Herrizaingoko sailburuari zenbait galdera egiteko.
Mª Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkideak uste du ¨deigarria dela Herrizaingo Sailak antolatu zuen ertzainen erabilpen handia, Felipe de Borbonek eta bere emazteak Euskadira egin zuten bisitaldiagatik -azkenaldian nahiko ohikoa bihurtu den etorrera-¨. ¨Are deigarriagoa da kontuan badugu Ertzaintzan ordezkaritza duten sindikatu guztiek behin eta berriz salatzen dutela polizia-etxeetan ertzainak falta direla; eskasia hori Herrizaingo Sailak hartutako zenbait erabakirengatik dator, hala nola, unitate zentralizatuak eta talde bereziak sortzea¨, gaineratu du.
Operazio hau zehaztasunez ezagutzeko, legebiltzarkide abertzaleak Herrizaingo sailburuari galdetu dio argitzeko zenbat ertzain jarri zituzten eta zein eginkizun izan zuen bakoitzak Espainiako Kultura Sarien banaketa-saiorako antolatutako hedapen polizial berezi hartan. Horrez gain galdetu dio esateko esku hartu zuten ertzainetatik zenbati lan egin arazi zieten beren ohiko lan-egutegitik kanpo eta zenbat kostako zaion Herrizaingo Sailari aparteko ordu-kopurua eta orotara Asturiasko Printze-Printzesak babesteko ezarritako antolaketa polizial osoa.
Mª Eugenia Arrizabalagak azaldu duenez, iturri fidagarrietatik jakin dute erabili ziren furgoneta eta ibilgailuetako batzuk zaharrak ziren eta ez zuten blindaje-sistemarik; ¨hori benetan gauza larria iruditzen zaigu¨. ¨Dirudienez, Ares jauna hain arduratuta ibili zen Espainiako Printze-Printzesen segurtasunagatik, ezen ez zion arreta jarri ertzainen segurtasunari ¨, deitoratu du. Gai honi dagokionez, Herrizaingo sailburu eta egungo Gobernuaren koordinatzaileari eskatu dio argi dezala ekintza polizial hartan blindajerik gabeko ibilgailurik erabili zuten. Halaber, galdetu dio blindajerik gabeko ibilgailurik erabiltzea aurreikusten duen etorkizunean halako antolaketa polizialik egin behar izan ezkero, baldin eta, adibidez, Espainiako Errege-Familiaren beste kideen segurtasun beharrak ertzainen segurtasuna baino lehentasun handiagokotzat jotzen badira.
Bestetik, Arrizabalagak sailburuari kontuak eskatu dizkio Printze-Printzesen segizioarekin batera anbulantzia medikalizatu bat eramateari buruz ere. Gai honi dagokionez, adierazi du ¨hau ez dela ohiko jarduera bisitaldi eta ekitaldi ofizialetan; izan ere, guk dakigula ez da erabili anbulantzia medikalizaturik beste agintarien bisitaldietako segurtasun-antolakuntzaren barnean¨. Hori dela eta, sailburuari galdetu dio ea badagoen protokoloren bat agintzen duena Errege-Etxearen zerbitzura bakarrik dagoen anbulantzia medikalizatu bat eduki behar dela, ¨hain zuzen ere, herritarrei zerbitzua emateko dagoen anbulantzia bat kentzen delarik¨, nabarmendu du.
Azkenik, legebiltzarkide abertzaleak baita ere jakin nahi du Aresek zuzendutako sailak zein irizpide bete zituen espainiar Printze-Printzesen bisitaldiko egun hartan 16 ertzain bidaltzea erabaki zuenean EGIko dozena bat gazteren aurrez aurre jartzera, kide jeltzaleek "NAZIO BAT GARA" zioen pankarta bat erakusten zuten bitartean. Zehazki, sailburuari galdetu dio zein proportzionaltasun-irizpide ezarri zituen erabaki zuenean 16 ertzain bidaltzea 12 gazte kontrolatzera. Bere ustez, ¨bitarteko polizial hura neurriz kanpokoa da guztiz eta, barregarri geratzeaz gain, nekez justifika daiteke ekintza hori berekin dakarren herri-askatasunaren murrizketagatik¨. Honen harian erantsi du, Aresi galdetu dio ea Herrizaingo Sailak 16 ertzain bidaliko zituen ere 12 hiritar makurtzeko asmoz, pankartak ¨ESTO ES ESPAÑA¨ goiburua izan balu.
Bilbon gizon batek bere bikotekidea hil izana gogor salatu du EAJk
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak berriz ere emakumeen kontrako indarkeria gaitzetsi du, Bilbon iragan igandean, gizon batek 36 urteko emakumea hil ostean, urruntze agindua etenda.
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak erabat gaitzetsi du Amelia Amaya Jimenez, 36 urteko andrazkoaren hilketa. Izan ere, iragan igandean Bilbon gizon batek ustez bikotekidea hil zuen, urruntzea agindua etenda. "Emakumeen kontrako indarkeriaz aurten Euskadin hildako lehenengo emakumea da. Denok hartu behar dugu parte, denok neurriak jarri behar ditugu eta gizartea kontzientziatu behar dugu horrelako jazoerak saihesteko", ohartarazi du Garbiñe Saez Molinuevo EAJko legebiltzarkideak.
Legebiltzarkide jeltzaleak gaur Bilboko Udalan egindako elkarretaratzean hartu du parte, eta, adierazi du emakumeen aurkako indarkeria "gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunaren adierazlerik krudelena da, eta, gizarteari dagokio erantzukizunez indarkeriari aurre egitea, indarkeri hori egiten dutenak salatuz".
"Azken urtean emakume asko dira sexu erasoa jaso dutenak, eta, ez bakarrik sexu erasoak, baita eraso fisikoak eta psikologikoak ere. Asko eta asko mehatxatuak eta bortxatuak izan dira. Eta gaurkoan hildakoa ere, ezin dugu onartu. Euskal erakundeetatik neurriak jarri behar ditugu horrelako jazoerak errepika ez daitezen, eta, ildo horretan, euskal gizarteak errealitate honi aurre egin behar dio, batez ere, familietan eta hezkuntzan, adierazi du Garbiñe Saezek.
Horren harira, legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu du euskal gazterian sexu erasoen batez bestekoa altua dela, "gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak isla nabarmena baitu gazteen artean. Beraz, indarkeria horren egoera gero eta gaizkitzaile eta biktima gazteagoengan islatzen da, 30 urte baino gutxiagoko adinetan.
EAJko legebiltzarkideak esan du neurriak jarri behar direla egoera hauek saihesteko. "Hezkuntza, bai familietan bai ikasgeletan, gure hurrengo ekintzen gakoa izan behar da", adierazi du Garbi Saezek.
Hori dela eta, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak euskal gizarteari ohartarazi nahi izan dio emakumeen aurkako indarkeriaren kontra egiteko, "gizon eta emakume guztion artean emakumeen aurkako indarkeriari amaiera emateko".
Urkullu: SE ha investigado y no tenemos nada que ocultar, lo que haya será personal"
Lo del saber, sí ocupa lugar....