EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Prentsa oharrak

Prentsa aretoa

rss

Prentsa oharrak

  • 2012/02/03

    EAJk azalpenak eskatu dizkio Zabaleta sailburuari, haur etxeen eta egitasmo honen amaieraren inguruan

    Isabel Celaák iragan otsailaren 1ean ospatu zen Hezkuntza Batzordean 2012 urtean Haur Etxeen egitasmoa saiakera aldia amaitutakoan ixteko erabakia hartu zela iragarri ondoren, ekimen honen sustatzaileak – Gemma Zabaleta sailburuak- Euskal Ganberan behar besteko azalpenak eman behar dituela uste du EAJk. Helburu honekin, Amaia Arregi eusko legebiltzarkideak kontrolerako egingo den hurrengo Osoko Bilkuran honako galdera hau egingo dio ahozko erantzuna eman dezan: “ Ze balorazio egiten du Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak haur-etxeak programak jarraipenik ez edukitzearen gainean?.

    Amaia Arregiren esanetan  “ Lopez exekutiboak jarduten duen zorroztasun eta planifikazio faltaren adibide berriaren aurrean gaude”.  “Aurkeztua izan zen unetik beretik, egitasmo honen inguruan ezbai publikoak izan dira Enplegu eta Gizarte gaietarako Sailburuaren eta Hezkuntza Sailburuaren artean” azpimarratu du. “ Ez zen askoz ere zentzudunagoa izango barne eztabaidak Gobenuak egitasmo pilotua martxan jarri baino lehen argitzea ¿ Ez al ziren baliabide publikoak aurreztuko eta orain apurtu diren aurreikuspenak sortzea ekidin?  Galdetu du. Testuinguru honetan, EAJren legebiltzarkideak ekimen batzuk aurkeztu ditu haur etxeen egitasmoarekin eta jarraipena ez emateko hartu den erabakiaren inguruko zalantzak argitzeko. Osoko bilkuran erantzuteko egin den galderaz gain, Zabaleta Sailburuari eskatu dio Legebiltzarrera bidal dezala  egitasmoaren balorazio txostena, Hezkuntza Sailburuaren esanetanPatxi Lopezburu den Gobernuak egin duena. Era berean, honako galdera hauek ere egin ditu idatzizko erantzuna jasotzeko: Zeintzuk dira gobernuaren arrazoiak aldaketa hau egiteko? Noiz utziko dute haur-etxeek euren zerbitzua ematen? Zer pasatuko da haur-etxeetako programan parte hartzen daude familien seme-alabekin? Haur-etxeak zerbitzua emateko etxebizitzetan beharrezko diren obrak egiteko zenbateko kopurua subentzionatu da? Haur-etxeak zerbitzua emateko etxebizitzetan beharrezko diren obrak egiteko zenbateko kopurua subentzionatu da? Berriz erreformatu beharko dira lehengo egoerara bueltatzeko? Aurrekontuetan aurreikusita dagoen partidatik, zenbat erabili da jadanik? Zenbat pertsonek, sexuaren arabera desberdinduta, parte hartu dute 250 orduko formazio kurtsoan? Zenbat pertsonek parte hartu dute haur-etxeen zerbitzuan? Zenbat neskato eta zenbat mutilek parte hartu dute zerbitzua ematen egon diren haur-etxe bakoitzean? Zerbitzuan parte hartu duten umeetako zenbat diren zaintzaileen seme-alabak? Zeintzuk dira haur-etxeen zerbitzuak gehien eduki dituen arazoak? Zenbat denborarako sinatu zen Agintzarirekin konbenioa zerbitzua emateko? Zer gertatuko da Agintzarik zerbitzu hau emateko hartu zuen lonjarekin? Zein da zaintzaileen aurreko formazioa edota esperientzia arlo honetan? “Gure ustetan, hauek galdera guztiak argitu behar dira; eta batez ere, legegintzaldia amaitzeko geratzen del aldian halako egoerarik  berriro gerta ez daitezen;  ez baita bat ere serioa familien beharrizanak, zaintzaileen lan aurreikuspenak, hezkuntza alorretik antzeman den intrusismoa eta zergadunaren baliabideak jokoan jartzea” amaitu du.

  • 2012/02/03

    Urkullu: “Eusko Jaurlaritzaren egoera ekonomikoa biziki larria da”

    Gaur EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk Sabin Etxean burutu den prentsaurrekoan adierazi duenez, “azken egunotan ordainketen gelditzeaz eta Administrazioaren kaudimenik ezaren inguruan ezbai publikoak izan dira. Langabezia, Euskadin Estatuan baino arinago hazten jarraitzen du. Eta azken 15 urteotan ezagutu ez dugun langabezi tasara iritsi gara. Honekin batera, Euzko Alderdi Jeltzalea jakitun da, informazio eta datu propioak ditu hori egiaztatzeko, Eusko Jaurlaritzaren egoera ekonomikoa biziki larria dela”.

    “Argi dago egoera ekonomikoa biziki larria dela. Datuak ditugu, egoera larri bihurtzen hasia  dela erakusten dutenak. Guk dakiguna gutxi balitz, Eusko Jaurlaritzaren deia jaso dugu, Euzko Alderdi Jeltzalearen laguntasun eske, defizit gordinak eragindako diru faltaren aurrean, konponbide berriak bilatzeko”.  Urkulluk biziki azpimarratu duenez, “Euzko Alderdi Jeltzalearentzat, herriko erakundeen kaudimena dago, bakoitzaren interes politikoaren gainetik”. “Neurri zuzentzailerik egokienak hartu ahal izateko, ezinbestekoa da diagnosi zintzo eta gordina egitea. Gardentasun jarduna alegia”. Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak gaineratu du baita “EAJ laguntzeko prest” dagoela, “beti bezala. Baina ez dugu parte hartuko  diru beharrizanak aldi baterako kontsolatzeko eragiketa itxurazkoetan. Uneak ardura eskatzen du, eta EAJk arduraz jokatuko du”.  “Hau ez da gaitzespen edo kritikarako garaia. Kezka biziko uneak ditugu. Euskadik Jaurlaritza indartsu eta fidagarria behar du. Atzeraldi eta geldiune  ziklo honetatik datozen erronkei aurre egiteko gaitasuna izango duen Jaurlaritza, alegia”. Bukatzeko gaineratu du baita “Jaurlaritzan antzeman den krisi larriagatik dugun ardura PP alderdiak ere partekatzea espero dugu. Eta denok batera ekin diezaiogula gure erakundeek pairatzen duten unerik latzena konpontzeari”. “Gardentasuna eta errealismoa exijitzen dugu, ondorioz jarduteko. Sine qua non baldintza da Eusko Jaurlaritzaren finantzen egoerari aurre egiteko, lehenengo eta behin, gardentasuna, kontu argiak. Gardentasuna eta errealismoa. Horiek baldintzak ematen badira, dena egin daiteke”.

  • Gorka Urtaran EAJ-PNV 2012/02/02

    EAJ-PNV denuncia que Maroto ha dado orden de no llevar el presupuesto a los Consejos de Participación hasta que este aprobado

    “El alcalde ningunea al tejido asociativo y no escucha a los miles de personas afectadas por los recortes”, lamenta Urtaran

    El Grupo Municipal de EAJ-PNV ha denunciado que el alcalde ha dado orden de no llevar el Presupuesto municipal a las reuniones de los consejos de participación ciudadana hasta que esté aprobado por el Pleno. “Maroto ningunea al tejido asociativo y los canales de participación de los que entre todos nos hemos dotado en este Ayuntamiento. Actúa a hechos consumados y no escucha a los miles de personas afectadas por los recortes. Da muestras de cobardía y de absoluta falta de sensibilidad”, lamenta el portavoz nacionalista, Gorka Urtaran.En los últimos días, se está produciendo la desconvocatoria de los consejos sectoriales previstos en el calendario municipal y la no convocatoria de los territoriales que estaba previsto organizar de forma extraordinaria para debatir el Presupuesto municipal. “Finalmente hemos podido saber cuál era la verdadera razón: el alcalde ha ordenado que, a pesar del compromiso adquirido, no se lleve el Presupuesto a las reuniones donde tienen presencia los colectivos sociales hasta que las cuentas de 2012 estén aprobadas”, ha explicado Urtaran.Una vez más, Javier Maroto da muestras de absoluta falta de transparencia. “No es capaz de ir a los consejos y ofrecer argumentos para explicar por qué ha realizado recortes de tanto calado en áreas como las políticas sociales, la promoción económica y la cultura, por citar algunos ejemplos. Este comportamiento supone un mazazo para la participación ciudadana. El alcalde no tiene ningún interés en escuchar a nadie, no quiere recibir opiniones ni aportaciones para la mejora del proyecto presupuestario. Ir a hablar con la ciudadanía cuando el Presupuesto está aprobado y ya no queda apenas margen para ninguna modificación supone un desprecio a los colectivos gasteiztarras, amén de mostrar muestra nula sensibilidad con las personas que sufrirán la supresión de centenares de servicios”, ha concluido el portavoz nacionalista.

3056 orrialdetik 1.a

Hemeroteka

nondik  noiz arte
  • Alderdi Berriak
  • Audio
  • Kartela
  • Hitzaldiak
  • Dokumentoak
  • EBBren agiriak
  • Dosierra
  • Elkarrizketak
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • Ekimenak
  • Hitzaldiak
  • Hitzaldiak
  • Iritzia
  • Hainbat agiri
  • Plana
  • Txostenak
  • Egitarauak
  • Propuestas
  • Aldizkaria
  • V Batzar Nagusia
  • VI Batzar Nagusia
  • Bideoak
Atarian zure laguntasuna eskaini nahi duzu? Zure argazkiak eta bideoak bidali

Praktika eredugarriak

Elkarrizketak

2011/12/05

"El PNV puede aportar mucho al PP para que dé un viraje en este nuevo tiempo"Gehiago irakurri

Iñigo Urkullu  (Público)

Iritzia

2012/01/28

¡Están locos estos romanos¡Gehiago irakurri

Alvaro Iturritxa