EAJ-PNVk ez du zalantzarik izango “Alakranaren kasuaren aurrean Defentsa ministroaren dimisioa eskatu behar bada”
2009/10/06Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren bozeramaileak baieztatu duenez Euzko Abertzaleak taldeak "ez du zalantzarik izango Carme Chacón ministroaren dimisioa eskatzea egoki jotzen badu". Erkorekak azpimarratu ditu Gobernuak iragan den ostiralean 36 tripulanterekin bahitua izan zen Alakranaren kasuaren inguruan esan dituen gezurrak eta amarruak.
Onda Cero Irratiari eskainitako elkarrizketan Erkorekak esan du Defentsa Ministerioak oraindik "ez duela eman arrantzaleek behar duten arreta". "Aurreikusi zituzten egoeretako batean daude, defentsa ministerioa ohartarazi zuten baina hauek sorbaldak altxatu eta ez diete inolako kasurik egin" azpimarratu du.
Bere ustez oraingo arazoa da "itsasontzi kopuru handia dagoela inguru horretan jardunean eta askatasun osoan eta inolako murrizketarik gabe ari diren piraten mende daude".
EAJ: “Goi mailako hezkuntza sistema eraiki nahi dugu,etengabe egokitu eta ebaluatuko dena”
Urkullu: “Ez da egin su etena iragartzeko adierazpen argi eta gardenik”
Urkullu: SE ha investigado y no tenemos nada que ocultar, lo que haya será personal"
Lo del saber, sí ocupa lugar....