Urkulluren esanetan guztiz “zentzugabea da” Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko Gobernuak “Alakranaren“ inguruan mantendu duten jarduera
2009/10/26Iñigo Urkullu EAJren EBBren lehendakariak “zentzugaberiatzat“ jo ditu Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko gobernuak orain dela hiru aste baino gehiago gertatu zen Alakranaren bahiketaren inguruan mantendu izan duten jarduera eta jarrera.
Urkulluk adierazi duenez Eusko Jaurlaritza “euskal gizartearen eskari baten atzetik dabil eta hau Lopezen Gobernuaren eta Espainiar Gobernuaren ekimena izan beharko zatekeen”. Baieztatu duenez “atzetik dabiltza”.
Gaineratu duenez “mingarriak dira” Maria Teresa de la Vega Espainiar Gobernuaren lehen presidente ordeak esan dituen hitzak, hau da, “arrantzaleek jakin badakitela zer nolako arriskutan dauden nazioarteko urtetan jarduten dutenean”.
Testuinguru horretan ere, Pilar Unzalu Ingurumen, Arrantza eta Lurralde antolamendurako Sailburuak esandakoak gogoratu ditu. Honek esan zuen kontzentrazioen “erabilpen politikoa” egiten zela. Horregatik guztiagatik Urkulluk esan duenez “guztiz zentzugabea da Eusko Jaurlaritza eta Espainiar Gobernua zentzu honetan egiten ari direna”.
EAJ: “Goi mailako hezkuntza sistema eraiki nahi dugu,etengabe egokitu eta ebaluatuko dena”
Urkullu: “Ez da egin su etena iragartzeko adierazpen argi eta gardenik”
Urkullu: SE ha investigado y no tenemos nada que ocultar, lo que haya será personal"
Lo del saber, sí ocupa lugar....