EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Berriak

Prentsa aretoa

rss

Berriak

Erkorekak Zapaterori: “Entzun iezaiezu Alakrana itsasontzikoen familiakoei, etsita daude eta”

2009/10/28

Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak "antzezpen lotsagarritzat" jo du Alakranaren bahiketaren ostean atxilotutako eta Madrileratutako somaliar piratekin  gertatzen ari dena. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiar Gobernuko Presidenteari eskatu dio bahitutako tripulazioaren familiakoei "entzun diezaien".

Gobernua kontrolatzeko bilkuran egindako galdera bidez Josu Erkorekak honakoa esan dio Rodriguez Zapaterori . "Alakranaren bahiketa ondo amaitzen denean hitz  egingo dugu guk antzezpen lotsagarri honetaz". Gaineratu duenez "ezgaitasun, arinkeria eta  itxurakeria koktel ulertezina baino ez da". 

Era berean, bozeramaile jeltzaleak Zapaterori eskatu dio "familiei entzun diezaien" eta hala irakurri du ganberan kapitainaren arrebak egindako adierazpenak "etxera etortzea nahi dugu, gertakizun hau amaitzea, horrela ez dugu jarraitzerik " esan zuen guztiz etsita. Josu Erkorekak Rodrigez Zapaterori exijitu dio familiak "ez ahaztea",  ematen duelako "Gobernuak gai hau hiritarrei ezkutatu nahi diela" eta "tentsio,kezka eta etsipenez betetako unea bizitzen ari dira".

Albiste gehiago

20 orrialdetik 1.a

Hemeroteka

Noiztik Noiz arte
  • Egitarauak
  • Iritzia
  • Ekimenak
  • Hitzaldiak
  • Alderdi Berriak
  • EBBren agiriak
  • Hainbat agiri
  • Txostenak
  • Hemeroteka
  • Elkarrizketak
  • Kronikak
  • Kartela
  • Hauteskunde ekitaldia
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • V Asamblea General
  • Aldizkaria
  • A Tipoa
  • Liburuxka-folleto
  • Sariak
  • Saria
  • Saria
Atarian zure laguntasuna eskaini nahi duzu? Zure argazkiak eta bideoak bidali

Elkarrizketak

2010/04/11

Urkullu: SE ha investigado y no tenemos nada que ocultar, lo que haya será personal"leer mas

Iñigo Urkullu (El Mundo)

Iritzia

2010/08/16

Lo del saber, sí ocupa lugar....leer mas

Amaia Espinosa (Deia)