Egibar: “Ezker Abertzaleak EAJ-PNV ordezkatzeko obsesioa du”
2009/11/16Joseba Egibar EAJ-PNVren GBBren lehendakariak ezker erradikal abertzaleak asteburuan egindako proposamenaren inguruan esan duenez "Irlandako bake prozesua inspiratu zuten Mitchell printzipioak bereganatzen badituzte, EB mailan homologatuta egongo dira". Hortaz, buruzagiak azpimarratu duenez, kasu honetan galdera litzateke "Zer egiteko du ETA k honetan guztian? Denborak erakutsiko du egin den apustuarekin ETAri egin zaion oharra honakoa dela: planteatzen dugun honetara sartzen zara ala zu gabe egingo dugu aurrera".
Egibarrek esan duenez ezker abertzaleak "EAJ ordezkatzeko obsesioa du" eta alde horretatik hiritarren aurrean ez dela sinesgarri gertatzen, behin eta berriz porrot egindako bake prozesuak direla eta.
Zentzu honetan esan duenez Alfredo Perez Rubalcaba Barne Ministroak "ulertu du larunbatean Altsasun esan dena, berriro ere eraldatu direlako eszenatoki berrirako baldintzak". Horregatik esan du eszenatoki berrirako, ETAk armak entregatu behar dituela eta duela hiru hilabete esaten zuten ezker abertzalea politikagintzan jarduteko ez zela nahikoa gaitzespen publikoa, "baizik eta ETA desagertu behar zela"
Izaskun Bilbaok Europartasun handiagoa eskatu dio Barrosori ekonomia eta kanpo politika arloetan
Urkullu: SE ha investigado y no tenemos nada que ocultar, lo que haya será personal"
Lo del saber, sí ocupa lugar....