Begizta zuri erraldoia Sabin Etxean
2009/11/25Euzko Alderdi Jeltzalea emakumeen kontra gauzatzen den bortxakeria ororen gaitzespen gisa Bilboko bere egoitza nagusiaren, Sabin Etxean, aurrealdean begizta zuri erraldoi bat jarri du.
EAJ-PNVk gaitzespenik sendoena adierazi nahi du emakumeen kontra gauzatzen den bortxakeria ororen aurrean, genero bortxakeria giza eskubideen eta funtsezko eskubideen urratzea delakoan. Halaber, gizakien duintasunaren kontrakoa da eta gizarte demokratikoen osaketari egiten zaion erasorik handiena.
Emakumeen kontrako bortxakeria , gizarteko sektore guztietan dago; berdin dio arraza, talde etnikoa, diru sarrera maila, kultura, hezkuntza maila, adina edo erlijioa. Sorrera du emakumeak bizitzaren esparru guztietan pairatzen duen egoera desorekatuan.
Emakumeen kontrako bortxakeria lehentasunezko helburua da gure gizartean, eta konpromisoa hartzen dugu behar besteko neurri eta ekimenak martxan jarriko ditugula emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde, hori delako bortxakeria matxista desagerrarazteko bide bakarra.
Nazioarteko erkidegoak bortxakeria matxistaren aurrean egoerarik ahulenean dauden emakume taldeen egoeraren inguruan duen kezka berezi hori partekatzen dugu. Emakume hauen artean daude gizarte talde gutxituak, behartsuak, emakume errefuxiatuak, indigenak, etorkinak, espetxeratuak, atxilotuak, umeak, emakume nagusiak, gaigabetasunak dituzten emakumeak eta gatazka armatuan bizi direnak.
Deialdi berezia egin nahi diogu euskal gizarteari, emakume eta gizon guztiei helarazi nahi diegun mezua, denok osatzen dugun gizarte honek jarrera aktiboa har dezan bortxakeriaren aurrean. Bortxakeriarik egin ez dezala, onar ez dezala eta sala dezala.
Era berezi batean, eskari bat egin nahi diegu gizonei, inplikazio handiagoa izan dezaten familiako ardura eta eginbeharretan. Halaber, gizontasun eredu berrien inguruko hausnarketa bateratua egin dezagun, emakume eta gizonen arteko harremanak begirunean eta tolerantzian oinarrituta egon daitezen.
Gure solidariotasunik sendoena adierazi nahi diegu halako bortxakeria sufritu duten eta sufritzen duten emakume guztiei; hitza ematen diegu bortxakeria hau behin betiko desagerrarazteko lanari ekingo diogula.
Amaitzeko, gure egiten dugu lazo zuria, emakumeenganako bortxakeriaren kontrako borrokaren ikurra, eta emakumeenganako bortxakeriarik gabeko bizitza askea eskatzen duen munduko deiarekin bat egiten dugu.
Erkoreka enplegu transferentziari edukina emateko formularen alde, “Kutxa Bakarra gutxietsi gabe”
Josu Erkoreka: “EAJkook ‘lintxatu’ egingo gintuzten kale borroka gutxiesteagatik”
Urkullu: SE ha investigado y no tenemos nada que ocultar, lo que haya será personal"
Lo del saber, sí ocupa lugar....