EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Berriak

Prentsa aretoa

rss

Berriak

Urkullu: “Gaitasun osoa dugu herrialde gisa gure etorkizuna erabakitzeko”

2009/11/28

EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk gaur Sukarrietan burutu den Sabino Aranaren heriotzaren 106. urteurrenean adierazi duenez, "Euskadi nazioa, Aberria da. Hau ez da herrialde kontzeptu soila. Ez da kultura berezitu soila. Ez da bakarrik eskubide historikoak ditugulako. Ez da nortasunezko entelekia".

"Herri honek globaltasunaren alde egin nahi du, baina bere berezitasunetik abiatuta. Euskadi herri honen grabitate zentroa, bertako emakume eta gizonen erabaki askean errotzen da. Herri modernoa eta eguneratua. Ez dute muga geografikoek ez buruko mugek lotzen. Ez dago menpean eta ez da inoren menpeko. Gaitasun osoa du bere etorkizuna erabakitzeko" gaineratu du.

Urkulluren ustez, "alderdi hau, egitasmo hau eraikitzeko sortu zen. Helburu bakarra du: Euskadi".

"EAJ, gizarte hau mugiarazteko palanka politikoa izan da. Bertan bizi direnen kezka, arazoak, beharrizanak, ilusioak eta itxaropenak  hurbiletik jarraitzeko sortu zelako. Eta 114 urteotan zintzo jokatu du bizitzeko, partekatzeko, laguntzeko eta euskal hiritargoa lideratzeko oinarri horrekiko".

Buruzagi abertzalearentzat, "hirugarren faktoreak euskal abertzaletasuna Euskadirentzako etorkizunerako aukera izatea ahalbidetu du, eta hori izan da orain arte ibili duen bidea eta etorkizunera begira ere ibili nahi duena: askatasuna eta demokrazia".

"Abertzalea izatea, aberria maitatzea da; eta, halakorik ez du egiten, ez du aberria maitatzen bere seme alabak ezabatzen, erailtzen, mehatxatzen eta beldurrarazten dituena".

Bukatzeko gogoratu du baita "Krisialdi ekonomikoaren aurrean, eskua eskaini genion lehenengo PSE alderdiari, gero Lopez Lehendakariari eta azkenean egonkortasunerako akordioa ere eskaini genien alderdi politiko guztiei. Akordio hau ardura osoz gauzatu dugu, guretzat  herria  gauza guztien gainetik dagoelako.

 

"Gure asmoa ez da desoreka bilatzea. Ez da, beraiek "normaltasun konstituzionala" izenarekin ezagutzen duten horren aurrean fronterik sortzea ere. Baina, ez gara besoak gurutzatuta geratuko hain gogor landu dugun autogobernua egunetik egunera indargabetzen eta baliogabetzen dela ikusirik. Egongo da proposamen hau gauzatzeko denbora, baina bai esan nahi dut ez dagoela ez inoren ez ezeren kontra".

Urkulluren aburuz, "goriek dira esku artean ditugun landu beharrekoak. Gaurko honetan EAJ-PNVk euskal gizarte osoari egiten dio iratzartzeko deia. Iratzarri konbentzitzeko. Beste behin ere, Euskadi, euskaldunon aberria dela erakusteko".

Gai bereko artikuloak

Albiste gehiago

20 orrialdetik 1.a

Hemeroteka

Noiztik Noiz arte
  • Egitarauak
  • Iritzia
  • Ekimenak
  • Hitzaldiak
  • Alderdi Berriak
  • EBBren agiriak
  • Hainbat agiri
  • Txostenak
  • Hemeroteka
  • Elkarrizketak
  • Kronikak
  • Kartela
  • Hauteskunde ekitaldia
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • V Asamblea General
  • Aldizkaria
  • A Tipoa
Atarian zure laguntasuna eskaini nahi duzu? Zure argazkiak eta bideoak bidali

Elkarrizketak

2010/01/25

Ińigo Urkullu: “El PSE quiere que la ciudadanía le vea como el partido de la centralidad, capaz de jugar con unos y con otros, pero no tiene intención de pactar con el PNV”leer mas

Ińigo Urkullu (El Confidencial)

Iritzia

2010/02/04

La palabra de Escocia (1707-2010)leer mas

Xabier Ezeizabarrena (El Diario Vasco)