EAJ-PNVk 120 milioi euroko 249 zuzenketa aurkeztu dizkio 2010 urterako Aurrekontu Egitasmoari
2009/11/30Eusko Legebiltzarreko EAJ-PNV taldeak 249 zatikako zuzenketa aurkeztu dizkio Eusko jaurlaritzak 2010 urterako aurkeztu duen Aurrekontu Egitasmoari. Joseba Egibar EAJ-PNVren bozeramaleak azpimarratu duenez PSE alderdiak hitzartutako egonkortasun itunak suposatzen du bere Alderdiak ez duela Aurrekontuen kontrako botorik emango, baina azaldu duenez une honetan EAJ-PNV abstentziotik hurbilago dago aldeko bototik baino.
Egibar eta Ricardo Gatzagaetxebarria EAJ-PNVren legebiltzarkideak gaurkoan agertu dira prentsa aurrean beren taldeak PSEren Gobernuak aurkeztu duen bere lehen Aurrekontuei aurkeztu dizkien zuzenketen berri emateko. Aralar, EA eta EB alderdiek osoko zuzenketak aurkeztu dituzte.
Erkoreka enplegu transferentziari edukina emateko formularen alde, “Kutxa Bakarra gutxietsi gabe”
Josu Erkoreka: “EAJkook ‘lintxatu’ egingo gintuzten kale borroka gutxiesteagatik”
Urkullu: SE ha investigado y no tenemos nada que ocultar, lo que haya será personal"
Lo del saber, sí ocupa lugar....