“Eusko Jaurlaritzarekin informazioa trukatzeko duzun akordio hori itxurakeria baino ez da, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakariaren eta zure arteko argazki hutsa”
2009/12/02Aitor Esteban EAJ-PNVren bozeramaile ondokoak Manuel Chaves Lurralde Politika Ministro eta Espainiar Gobernuko hirugarren presidente ordeari gaitzetsi dio Gasteizen irailaren 7an Alde biko Batzordearen ostean (Espainiar Gobernua/ Eusko Jaurlaritza) hartu zituen konpromiso gehienak bete ez izana. Estebanek esan dionez "argi geratu da itxurakeria baino ez zela izan, Eusko Jaurlaritzaren eta zure arteko argazki hutsa".
Zehatzago esanda, Aitor Estebanek Manuel Chavesi galdetu dio martxan jarri ote diren -arestian esandako egunean gobernu biek iragarri zuten moduan- "Lege Egitasmoak eta arauzko Egitasmoak onartu baino lehenagoko elkarri kontsulta egiteko eta informatzeko prozedurak" eskumen inbasioak eta beraz etengabeko gatazka ekiditeko.
Manuel Chavesek inolako erantzun argi eta zehatzik eman ez duela ikusita, Aitor Estebanek esan dio agi denez "prozedura hori ez dela martxan jarri" eta beraz "akordioaren urratzea gertatzen ari dela" . Gaineratu duenez" agian, zerbait okerragoa gertatzen ari da: informazioa partekatzea gertatzen ari da eta kasu honetan Lehendakariak ez ditu bere eskumenak defendatzen edo zuek ez diozue Patxi Lopezek esandakoari kasu egiten". Ildo honetan gogoratu duenez" Ganberara etorri diren Egitasmo gehienetan daude euskal autogobernuarekiko gatazkak, erasoak eta zalantzak, besteak beste: Ikus Entzunezkoen gaineko Legea, Atzerritartasun Legea, Txikizkako Merkataritzaren gaineko Legea eta Haurdunaldia borondatez etetearen gaineko legea besteak beste".
Erkoreka enplegu transferentziari edukina emateko formularen alde, “Kutxa Bakarra gutxietsi gabe”
Josu Erkoreka: “EAJkook ‘lintxatu’ egingo gintuzten kale borroka gutxiesteagatik”
Urkullu: SE ha investigado y no tenemos nada que ocultar, lo que haya será personal"
Lo del saber, sí ocupa lugar....