Euzko Abertzaleak taldeak Haurdunaldia Etetearen inguruko Legeari baiezko botoa emango dio, egitasmoa hobetzeko aurkeztu dituen aldarrikapenak onartuak izan direlako
2009/12/10Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak seguruenik Haurdunaldia Borondatez etetearen inguruko Egitasmoaren aldeko botoa emango du, behin betiko testurako onartu direlako legebiltzarreko talde honek zuzenketa bidez aurkeztu dituen aldarrikapenak.
Horrela ba, Egitasmoaren behin betiko idazketaren barruan ezarriko da Euzko Abertzaleak taldeak ezinbesteko jotzen zuena, hau da, gutxienez, gurasoetako bati, legezko tutoreari edo kasuan kasuko 16 eta 17 urte bitarteko neska haurdunen guraso ahala dutenei interbentzioaren berri emateko derrigorra. Era berean, salbuespen bat adostu da komunikazio honek familia barruko biolentzia, mehatxuak, derrigortzeak edo tratu txarrak eragin ditzakeela egiaztatzen den kasuetarako, eta deserrotze eta babes-gabezia gertatzen den egoeretarako.
Era berean, Lege Egitasmoak (zioen azalpenean) aurreikusiko du zuzeneko inplikazioa duten osasun profesionalek kontzientzia eragozpena egikaritzeko izango duten eskubidea, EAJ-PNVk exijitu izan duen moduan; horrek abortua praktikatzeko orduan bermatu beharreko zerbitzuaren kalitateari kalterik egin gabe.
Hirugarrenik, talde Jeltzaleak Ministroen Bilkurak onartutako testuan eskumen inbasioak ekiditea lortu du. Horrela ba, artikulu batzuen idazketa aldatuko da errespetatuak izan daitezen Autonomi Erkidegoen ardurako osasun eskumenak.
Azkenik, Euzko Abertzaleak taldeak funtsezko jotzen du Lege Egitasmoak hitzez hitz aurreikustea Legebiltzarreko Talde honek hezkuntza sisteman sexu eta erreprodukzio inguruko prestakuntza sartzeko egin duen eskaria, sexualitatea, emakume eta gizonen arteko berdintasun eta erantzunkidetasun terminotan irakatsia izan dadin.
EAJ: “Goi mailako hezkuntza sistema eraiki nahi dugu,etengabe egokitu eta ebaluatuko dena”
Urkullu: “Ez da egin su etena iragartzeko adierazpen argi eta gardenik”
Urkullu: SE ha investigado y no tenemos nada que ocultar, lo que haya será personal"
Lo del saber, sí ocupa lugar....