Euskal hiritargoaren % 71k konfiantza eskasa edo bat ere ez du Lopezen Gobernuarengan
2009/12/18Euskal hiritarren ehuneko 71k adierazten dute konfiantza eskasa edo bat ere ez duela Patxi Lopezek zuzentzen duen gobernuarengan. Sentimendu honek sei puntuko igoera izan du azken sei hilabete hauetan. Horren aurrean % 25 a da konfiantza handia edo nahikoa ematen dion portzentajea (duela sei hilabete baino bi puntu beherago), gaurkoan plazaratu den Euskobarometroaren azken inkestaren emaitzen arabera.
EHUko Euskobarometroko lan taldeak sei hilabetera egin ohi duen inkestak urriaren 29tik azaroaren 25era bitartean beren etxeetan elkarrizketatuak izan diren 1200 hiritarren iritziak jasotzen ditu.
Beste alde batetik, hiritargoaren ehuneko 65ek dio ez dagoela ados sozialista eta popularren artean Patxi Lopezen gobernuari egonkortasuna emateko izenpetu den hitzarmenarekin. Honen aurrean % 18 a da horrekin ados dagoena.
Erkoreka enplegu transferentziari edukina emateko formularen alde, “Kutxa Bakarra gutxietsi gabe”
Josu Erkoreka: “EAJkook ‘lintxatu’ egingo gintuzten kale borroka gutxiesteagatik”
Urkullu: SE ha investigado y no tenemos nada que ocultar, lo que haya será personal"
Lo del saber, sí ocupa lugar....