Ortuzar: “Lopezi eskatzen diogu Gobernu hau behingo lan egiteari ekin diezaiola”
2009/12/20EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidente den Andoni Ortuzarrek gaur Portugaleteko batzokian burutu den ekitaldian adierazi duenez, "Euskobarometroan argi eta garbi geratu da Euskal gizarteak ez duela nahi Lopez-en Gobernua. PSOEk eta PPek Legebiltzarrean duten gehiengo parlamentarioa ez da kalean isladatzen. Benetazko gehiengo politiko eta sozialen kontra gobernatzen ari dira eta jendeak ez du hori gogoko".
Buruzagi jeltzaleak gaineratu duenez, "idearik gabeko Jaurlaritza da, ekimen eta eredu gabekoa da gaur egungoa. Eta izatekotan, ezkorrak dira; autogobernua eta euskaldunon ongizatearen kontra doaz. Ez daude ezer egiten krisi ekonomikoaren kontra. Agerian ditugu euskera mailan, Hezkuntzan edo EITBn egiten ari diren atzerapausuak".
"Horregaitik eskatzen diogu Lopez jaunari bere politika zuzendu dezala, mendekua alde batera utz dezala behin betikoz, fronteak alde batera utz ditzala betiko, Euskal gizarte osoarentzat gobernatu, agindu dezala. Krisi ekonomikoari aurre egiteko, gizarteak dituen arazoak aurre egiteko lan egin dezala. Eta geldi dagoen Gobernua hau behingoz lan egiteari ekin diezaiola" gaineratu du.
Erkoreka enplegu transferentziari edukina emateko formularen alde, “Kutxa Bakarra gutxietsi gabe”
Josu Erkoreka: “EAJkook ‘lintxatu’ egingo gintuzten kale borroka gutxiesteagatik”
Urkullu: SE ha investigado y no tenemos nada que ocultar, lo que haya será personal"
Lo del saber, sí ocupa lugar....