Egibar: “Benetan tristea litzateke Eusko Jaurlaritzak arrazoi politikoengatik Urdaibaiko Guggenheimi ezetza esatea”
2009/12/21Joseba Egibar EAJ-PNVren GBBren lehendakariak aditzera eman duenez "benetan tristea" litzateke Eusko Jaurlaritzak arrazoi politikoengatik Urdaibaiko Guggenheim museoa egiteari uko egitea.
Euskadi Irratiari eskainitako adierazpenetan Egibarrek gogoratu du Urdaibaiko egitasmo berriaren inguruko eztabaidak gogora ekartzen duela BIlboko Guggenheim Museoa egiteko izan zen eztabaida.
"PSE alderdiagatik izan bazen, ez zatekeen Guggenheim museorik eraikiko eta une hartan akordio batera iritsi ginen egitasmoaren tamaina aldatu zelako, hasierako Guggenheim ez zelako gero eraiki egin zen museoa" baieztatu du.
Bozeramaile jeltzalearen iritziz egitasmoa hau "lasaitasun instituzionalez" aztertu behar da". Gaineratu duenez "mahai gainean jarri behar dira aldekoak eta kontrakoak eta dena aztertu behar da". "Bizkaiko Foru Aldundiarena den egitasmoa den aldetik, errespetua, azterketa eta edonola ere alderatua izatea merezi du".
Erkoreka enplegu transferentziari edukina emateko formularen alde, “Kutxa Bakarra gutxietsi gabe”
Josu Erkoreka: “EAJkook ‘lintxatu’ egingo gintuzten kale borroka gutxiesteagatik”
Urkullu: SE ha investigado y no tenemos nada que ocultar, lo que haya será personal"
Lo del saber, sí ocupa lugar....