Iñigo Urkulluk baieztatu duenez Sicav delakoetan egindako aldaketak ez du “populismo merkea“ bilatzen, eta “dirutza handia duten apur batzuengan” baino ez du eragina izango
2009/12/22Iñigo Urkullu EAJren EBBren lehendakariak baieztatu duenez Sicav, Kapital Aldakorra Inbertitzeko Sozietateen gaineko Zergak aldatzearekin “ez da populismo merkea bilatzen”. Azpimarratu duenez “gai honek eragina izango du dirutza handia duten apur batzuengan“ eta erabaki hau “etorkizunean berrazter daiteke”.
Europa Press albiste agentziari eskainitako adierazpenetan esan duenez, ez du beldurtzen Kapital aldakorra inbertitzeko sozietateen zergak gora egitearekin batera Euskaditik Kapital handiak alde egiteko aukerak. “Gai hau erlatibizatu nahi dut. Gai honek eragina izango du dirutza handia duten apur batzuengan; gainera, hauek bozgorailu asko dituzte euskal gizartean interpretazio interesatua egiteko” baieztatu du.
Azaldu duenez, EAJk, PSE eta Hamaikabat alderdiekin batera zerga politikaren inguruan mantentzen duen politika “etorkizunean berrazter daiteke”, baina azpimarratu duenez, kapitala dutenek hartutako erabakiak “guztiz askeak“ izango dira. Gaineratu duenez “ez dut uste honek guztiak euskal ekonomian eraginik izango duenik ”.
Erkoreka enplegu transferentziari edukina emateko formularen alde, “Kutxa Bakarra gutxietsi gabe”
Josu Erkoreka: “EAJkook ‘lintxatu’ egingo gintuzten kale borroka gutxiesteagatik”
Urkullu: SE ha investigado y no tenemos nada que ocultar, lo que haya será personal"
Lo del saber, sí ocupa lugar....