Erkoreka: “Erregearen batasunerako deia ez du ibilbide eraginkorra”
2009/12/26Josu Erkoreka EAJKren Euzkal Taldeak Kongresuan duen bozeramaileak adierazi duenez, Erregeak alderdien "batasunerako" egindako deia "ez da erreala, Gabonak ondo apaintzen ditu, baina ez du ibilbide politikorik eta ez da eraginkorra".
Estatu espainiarra "azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen krisi ekonomiko, politiko eta instituzionala pairatzen" ari dela esan du eta egoera larri horren aurrean "batasunerako deia" baino ez duela egin kritikatu du Erkorekak.
ETBk Erregearen diskurtsoa eman duela eta, "inposaketa eta eragozpenak jartzea" bereizten jakin behar dela esan du, izan ere, "gauza bat herritarrei albiste jakin batzuen berri izatea galaraztea, interesgarrik izan edo ez; eta beste kontu bat da herritarrei emisio jakin bat inposatzea", erantsi du.
Erkoreka enplegu transferentziari edukina emateko formularen alde, “Kutxa Bakarra gutxietsi gabe”
Josu Erkoreka: “EAJkook ‘lintxatu’ egingo gintuzten kale borroka gutxiesteagatik”
Urkullu: SE ha investigado y no tenemos nada que ocultar, lo que haya será personal"
Lo del saber, sí ocupa lugar....