Josu Erkorekak azaldu duenez estatuko kontuek EAJren abala izan bitartean ez da “matxuratutako” Enplegu transferentziarik gauzatuko
2009/12/28Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak iragarri duenez, Estatuko Kontuek EAJren abala izan bitartean ez da gauzatuko “matxuratutako” Enplegu Transferentziarik. Gaineratu duenez “hau egin daiteke datorren urtetik aurrera bestelako babesik lortzen badute; eta hala bada, nahi dutena egingo dute”. Erkorekaren esanetan Patxi Lopezek “edozer onartzeko prest dago”.
Onda Vasca Irratiari eskainitako elkarrizketan Erkorekak azpimarratu du transferentzia osorik egiteko asmorik badago, “oraintxe bertan egin daiteke”. “Osorik bada, hobe oraintxe bertan egiten bada, hobe orain hilabeteren buruan baino, eta hobe hilabete barru, zazpi hilabeteren buruan baino”.
Ordezkari jeltzaleak azpimarratu du EAJk ez duela bere “oniritzirik” emango transferentzia zatika egiteko asmoa badago. “Ez dugu onartuko Estatutuak ezarritako baldintzetatik kanpo egiteko asmoa badago”.
Erkorekak baieztatu duenez “matxura“ egon badago Lopezen Gobernuak transferentzia hau egiteko daukan egitasmoan, zenbatekoa oker dagoelako eta ez delako langileentzako hobaririk aurreikusten “Guk ez diogu halako transferentziarik oniritzirik emango; ez, Estatuko Kontu Publikoak mantentzearekin nolabaiteko ardura dugun bitartean behintzat” argitu du.
Erkoreka enplegu transferentziari edukina emateko formularen alde, “Kutxa Bakarra gutxietsi gabe”
Josu Erkoreka: “EAJkook ‘lintxatu’ egingo gintuzten kale borroka gutxiesteagatik”
Urkullu: SE ha investigado y no tenemos nada que ocultar, lo que haya será personal"
Lo del saber, sí ocupa lugar....