EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Berriak

Prentsa aretoa

rss

Berriak

Lemoak etxebizitzetan igogailuak jarri daitezen bultzatuko du

Praktika eredugarriak 2009/12/29

Lemoako Udalak igogailurik ez duten etxebizitzetan eta lokaletan horiek jartzeko araudi bat onartu du. Izapide horren bidez udalak udalerriko bizilagun guztiei, eta batez ere pertsona ezinduei edo mugitzeko arazoak dituztenei, etxeetara erraz heltzeko "aukera" eman nahi die. Xede hori betetze aldera, hain zuzen, udalak beretzat gorde du igogailua jartzeko behar diren lurren jabetza kentzeko eskubidea, baldin eta lurren jabeak lurra igogailua jartzeko laga nahi ez badu.

Jabetza kentzeko gaitasun hori ordenantzan sartu da, Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak (Feekor) jarri duen alegazio bat onartu ostean.

Jabetza kentzeko erabaki hori, dena den, soilik hartuko da etxebizitzan igogailua jarri nahi duten herritarrek "modu sinesgarrian" egiaztatzen dutenean ezin dutela obrarik egin igogailua jartzeko behar den lurraren titularra horrekin ados ez dagoelako.

Lemoako udalerrian ehun etxebizitza daude igogailurik gabe, gutxi gorabehera. Gainera, Arratiako herri honetan hainbat pertsonak ezin ditu ohiko zereginak egin (adibidez, erosketak egitera irten), kalera ateratzeko dituzten eskailerak jaitsi eta igo ezin dituelako.

Orain arte, igogailua jartzeko sei obra lizentziaren eskaerak jaso ditu udalak. Izan ere, Lehendakari Agirre kaleko 2, 3, 4, 5 eta 6 atarietan igogailua jarri ahal izateko udalaren lurra laga beharko du.

Albiste gehiago

20 orrialdetik 1.a

Hemeroteka

Noiztik Noiz arte
  • Egitarauak
  • Iritzia
  • Ekimenak
  • Hitzaldiak
  • Alderdi Berriak
  • EBBren agiriak
  • Hainbat agiri
  • Txostenak
  • Hemeroteka
  • Elkarrizketak
  • Kronikak
  • Kartela
  • Hauteskunde ekitaldia
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • V Asamblea General
  • Aldizkaria
  • A Tipoa
  • Liburuxka-folleto
  • Sariak
  • Saria
  • Saria
Atarian zure laguntasuna eskaini nahi duzu? Zure argazkiak eta bideoak bidali

Elkarrizketak

2010/04/11

Urkullu: SE ha investigado y no tenemos nada que ocultar, lo que haya será personal"leer mas

Iñigo Urkullu (El Mundo)

Iritzia

2010/08/16

Lo del saber, sí ocupa lugar....leer mas

Amaia Espinosa (Deia)