Urkullu: “Lopezen mezua kezkagarria da ematen duelako ihes egin nahi duela benetako errealitatea ezkutatu nahian”
2010/01/01EAJren EBBren lehendakari den Iñigo Urkulluk, Patxi Lopezen urte amaierako mezuari buruz adierazi duenez, "etsigarria ez ezik, nik esango nuke kezkagarria izan zela urte amaierako azken mezu hau. Azken batean kanpainan izandako diskurtso berbera egin zuen kendu ezkero egunotan desio moduan aipatzen direnak. Bestela ere etsigarria izan zen, azken batean, ez zuelako gauza berririk esan; eta kezkagarria, ematen duelako ihes egiten duela, aurrerantz ihes egin nahi duela benetako errealitatea ezkutatu nahian".
"Hori da guretzat kezkagarriena. Azken batean, Alderdi Popularrarekin lortutako ituna bere meritua izatea eta politikagintzaren erdigunean kokatu nahi izatea aurrekontuen inguruan Euzko Alderdi Jeltzalearekin lortutako akordioak direla eta, aipatu gabe eta aitortu gabe Euzko Alderdi Jeltzale izan dela ekimen hau bultzatu egin duena" gaineratu du.
"Eta bestetik ere mahai sozialari dagokion aldez, bere zoriontasuna agertzeaz batera, beste gainontzeko guztia izan zen betiko mezua eta normaltasuna eta aldaketaren mezu hori indartu beharra, azken batean, konplexu bat bihurtu egin dela uste dugu Lehendakariarengan. Ez dugu ikusten zoritzarrez gauza berririk urte berria izan arren ere" esanez bukatu du.
Erkoreka enplegu transferentziari edukina emateko formularen alde, “Kutxa Bakarra gutxietsi gabe”
Josu Erkoreka: “EAJkook ‘lintxatu’ egingo gintuzten kale borroka gutxiesteagatik”
Urkullu: SE ha investigado y no tenemos nada que ocultar, lo que haya será personal"
Lo del saber, sí ocupa lugar....