EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Berriak

Prentsa aretoa

rss

Berriak

Basauriko EAJ-PNVren Udal Taldeak bideragarri jotzen du Pozokoetxeko trenbide gunean 160-200 autoentzako behin behineko aparkalekua egitea

2010/01/15

Basauri hobetzeko proposamenen barruan, Euzko Alderdi Jeltzalearen Udal Taldeak bideragarri jotzen du  Pozokoetxe auzoan Renferen  trenbide gunea erabiltzea 160- 200 autoentzako aparkaleku gisa.

Proposamen honek, EAJ-PNVk 2008 urtean planteatu zuen proposamenaren ildo bera jarraitzen du. Jakina denez, 2008 urtean Lope de Vega ikastetxearen eraisketaz baliatzeko, txandakako aparkalekuetarako zoru azpiko parking-a egitea proposatu zuen EAJ-PNVk, une honetan eraikitzeko prozesuan dagoen egitasmoa hain zuzen.

Udal Taldeak aditzera eman duenez "Pozokoetxeko trenbide esparruan egin daitekeen  jarduera honen bidez,orain Benta, Pozokoetxe, Uribarri eta Arizgoiti auzoetan dagoen aparkaleku eskariari  erantzuna emango litzaioke. Konponbide hau behin behinekoa izango litzateke Bilbao Ria 2000 erakundeak aurreikusten duen hirigintza egitasmoa gauzatu arte".

Oraingo trenbide gunean  erabili gabeko 3000 mila koadroko lurzorua dago eta honetan egokitu ahal liteke 160tik 200era bitarteko  aparkalekutarako tokia. Aparkaleku hau trenbide gune aktibotik isola daiteke gune bien arteko segurtasuna eta mugaketa mantentzeko hesiaren bidez. Halaber, Nafarroa kalean ere erabiltzen ez den atea dago eta behin zabalik egon ezkero, aparkalekurako sarbidea izan liteke. Halaber, aparkalekurako oinezkoentzako sarbidea ere egin daiteke Merkatuko Enparantzatik bertatik.

Albiste gehiago

20 orrialdetik 1.a

Hemeroteka

Noiztik Noiz arte
  • Egitarauak
  • Iritzia
  • Ekimenak
  • Hitzaldiak
  • Alderdi Berriak
  • EBBren agiriak
  • Hainbat agiri
  • Txostenak
  • Hemeroteka
  • Elkarrizketak
  • Kronikak
  • Kartela
  • Hauteskunde ekitaldia
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • V Asamblea General
  • Aldizkaria
  • A Tipoa
  • Liburuxka-folleto
  • Sariak
  • Saria
  • Saria
Atarian zure laguntasuna eskaini nahi duzu? Zure argazkiak eta bideoak bidali

Elkarrizketak

2010/04/11

Urkullu: SE ha investigado y no tenemos nada que ocultar, lo que haya será personal"leer mas

Iñigo Urkullu (El Mundo)

Iritzia

2010/08/16

Lo del saber, sí ocupa lugar....leer mas

Amaia Espinosa (Deia)