EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Berriak

Prentsa aretoa

rss

Berriak

Ebazpenak balio beharko luke Ruiz Piñeiro ez dadin gehiago EAEJAko presidente izan

2010/02/02

EAJ-PNVk txalotu egin du atzokoan Auzitegi Gorenak  publikoki adierazitako ebazpena. AGk ezarri duenez "printzipioz ezin da elkarrizketa bidea kriminalizatu gobernuak bizikidetza sozial orekatua bermatzeko erabiltzen duenean".

Euzko Alderdi Jeltzalearen aburuz egoera  benetan larria da,  Ebazpenean bertan onartu delako jurisdikzioko funtzioa era larrian narriatua izan dela, auzia ez zelako hasierako instrukzioan itxi, eta aurreko dotrinak ezagututa.

EAJ-PNVk ulertzen du Auzitegi Gorena kezkatuta egon daitekeela jurisdikzioko funtzioaren irudia zikinduta gerta daitekeelako "hain  hedatze politiko eta mediatiko handia" izan duen auzia artxibatua izan ez denean. 

Dena dela, eta gai honi lotu baino lehen, Euzko Alderdi Jeltzaleak  urtarrilaren 13an bertan ebazpena ezagutzean egin zuen galdera egin nahi du: Zer egingo ote du justiziak inolako oinarri juridikorik gabe auziperatuak izan ziren pertsonen izen ona  lehengoratzeko? Kontuan hartu beharrekoa da pertsona hauen artean zegoela Juan Jose Ibarretxe, orduko EAEko Lehendakari eta agintari gorena.  

Behin eta berriz errepikatu da EAJ-PNV moduko alderdiei justiziaren politizazioa egozteko kritika, eta hori erakutsi nahi izan zaio hiritargoari. Ez, justizia politizatuta dago aspalditik eta esparru honetan ez da trantsizio garaia amaitu. Guztiz salatu eta arbuiatzen dugu politikaren judizializatzea.

Euzko Alderdi Jeltzaleak betidanik defendatu du elkarrizketa ezin dela berez delitutzat hartu, eta gauza bera defendatuko du geroan ere. EAJ-PNVk behin eta berriz esan du auzi honen helburu nagusiena zela EAE-Euskadiko agintari gorena auziperatuen eserlekuan jartzea; eta horretarako, babes modura, bestelako pertsonak auziperatzea erabili zuen. Edonola ere, EAJ-PNVk bere poza adierazi nahi du, eragina jasan duten pertsona guztientzako ebazpena delako. 

Ebazpen honen aurrean, eta benetan larria dela kontuan harturik, EAJ-PNV "politikoki zuzena "delako horretara mugatu behar ote da? Balorazio hutsean geratuko al da?. Baina, zer beste baliabide geratzen da? Kalte pertsonala, komunikabideetan eta politikoki eragindako kaltea eginda dago jada. EAEn dagoen egoera politiko- instituzionala bestelakoa da orain.

Euzko Alderdi Jeltzalearentzat, Auzitegi Gorenaren Epaitza eta Ebazpen honek sinesgarritasuna kentzen diete EAEANeko magistratuei; hortaz, ez litzateke zentzuzkoa izango inongo erakunde judizialek neurririk ez hartzea, halako egoerarik berriz ez gerta ez dadin.

Ebazpenak berak balio beharko luke Ruiz Piñeiro ez dadin gehiago Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Presidentea izan. Guztiok gara gure eginkizunen erantzule eta epaileak, onerako zein txarrerako, ezin dira  sistema demokratiko barruan dagoen "oasi" izan.

Albiste gehiago

20 orrialdetik 1.a

Hemeroteka

Noiztik Noiz arte
  • Egitarauak
  • Iritzia
  • Ekimenak
  • Hitzaldiak
  • Alderdi Berriak
  • EBBren agiriak
  • Hainbat agiri
  • Txostenak
  • Hemeroteka
  • Elkarrizketak
  • Kronikak
  • Kartela
  • Hauteskunde ekitaldia
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • V Asamblea General
  • Aldizkaria
  • A Tipoa
  • Liburuxka-folleto
  • Sariak
  • Saria
  • Saria
Atarian zure laguntasuna eskaini nahi duzu? Zure argazkiak eta bideoak bidali

Elkarrizketak

2010/04/11

Urkullu: SE ha investigado y no tenemos nada que ocultar, lo que haya será personal"leer mas

Iñigo Urkullu (El Mundo)

Iritzia

2010/08/16

Lo del saber, sí ocupa lugar....leer mas

Amaia Espinosa (Deia)