Ondarroak emakumeek gizartean egindako lana ikusgarri egingo du
Praktika eredugarriak 2010/02/03Otsailaren 6an emakumeek belaunaldietan eta denboran zehar izan duten egitekoa berreskuratzeko eta bistaratzeko jardunaldiak egingo dira Ondarroan. Ekitaldi hau Bizkaiko Enpoderamendu Eskolen Sareak antolatu du eta Kofradia Zaharrean egingo da.
Hausnarketarako jardunaldi hauek 11:00etan hasiko dira eta beste gauza batzuen artean, Miren Llonak Oroimen Historikoa eta Feminismoa gaia jorratuko du eta Zaida Fernandezek Feminismoaren eta emakumeen aztarna generikoak izenburuko gaia azaltzeko ardura izango du.
Jardunaldi honen helburu nagusia, emakumeek historian eta esparru ezberdinetan eragin eta sortu duten oroimen historikoa berreskuratzea da, emakume belaunaldi ezberdinek eta emakume taldeek esparru eta denboretan egin duten erabilpenaren gaineko hausnarketa eginez eta bizi garen tokietan ikusgarri gertatzen diren aztarnak bistaratuz eta deskubrituz.
Bilboko Udalak Bolueta auzoa hobetzeko egitasmo berezia egingo du
Praktika eredugarriak
2010/01/13
“Egunsentia” haurreskolak hasiera emango dio bere ibilbideari
Lemoak etxebizitzetan igogailuak jarri daitezen bultzatuko du