Udalak goizaldeko basakeriak gaitzesten ditu eta talde gustiei eskatu die “jarrera argia” erakustea

Gertakariak 1:30 eta 2:00 inguruan izan dira iragan goizaldean, txanodun bik herriko Urarka kalean kokatuta dagoen batzokiko kristala apurtzen saiatu direnean, bertan sua eragiteko gailua sartzeko. Baina, segurtasunezko leihoa denez, txanodunek kristala apurtu dute eta zuloa egin duten arren ez da nahikoa izan bertatik sua eragiteko gailua sartzeko. Horrekin batera, auzokide bat inguruan ibili denez, ezin izan dute beren helburua lortu. Gaur goizean Ertzaintzak eraikinetik kanpo ikusi ditu likido sukoiz betetako botila eta pospoloak .
Minutu batzuk beranduago, txanodunek Ortunburu kalean musika taldeek beren entseguetarako erabiltzen duten loja sutu dute, eta barrualdea guztiz erreta geratu da. Kasu honetan, beharrezkoa izan da suhiltzaileen esku hartzea sua amatatzeko, eta likido sukoia aurkitu dute bertan. Pertsona hauek ere zaborrontzi bat ere erre dute eta auto partikularra erretzen saiatu dira.
Prentsa oharra
2012/05/16
Prentsa oharra
2012/05/16EAJ-PNVren prentsa oharra ETAren azken komunikatuaren aurrean
Prentsa oharra
Praktika eredugarriak 2012/05/16Muskizeko Berdintasun eta Giza Eskubideen sailak Udal Bizikidetza Plana egingo du
Prentsa oharra
2012/05/16Erkoreka: “Erakunde arautzaileak organo bakarrean batzea ezeraginkorra eta disfuntzionala izango da”
Prentsa oharra
2012/05/15Entrevista a Iñigo Urkullu (Deia.)