EAJ - PNV

Thème: » Début » Salle ouverte à la Presse » Actualité

Salle ouverte à la Presse

Actualité

Udalak goizaldeko basakeriak gaitzesten ditu eta talde gustiei eskatu die “jarrera argia” erakustea

Udalak goizaldeko basakeriak gaitzesten ditu eta talde gustiei eskatu die “jarrera argia” erakustea

16/05/2012
Elorrioko Udaleko Gobernu Taldeak, “bere arbuiorik sendoena” eta “osoko gaitzespena” adierazi du goizaldean udalerrian izan diren basakeriak. Ondorio modura, kalte material txikiak izan dira herriko batzokiaren aurrealdean eta erre egin dira musika taldeek beren entseguak egiteko erabiltzen duten tokia eta zabor ontzi bat. “Arbuiagarria da gure kaleetan halako bortxakeria pairatu behar izatea, bakean bizitzeko garaia den honetan” azpimarratu du Ana Otadui Elorrioko alkateak. Gainera, alkatetzan dagoen EAJ alderdi politiko guztiei eskatu die gertakari hauen inguruan “jarrera argia” azal dezatela .

Gertakariak 1:30 eta 2:00 inguruan izan dira iragan goizaldean, txanodun bik herriko Urarka kalean kokatuta dagoen batzokiko kristala apurtzen saiatu direnean, bertan sua eragiteko gailua sartzeko. Baina, segurtasunezko leihoa denez, txanodunek kristala apurtu dute eta zuloa egin duten arren ez da nahikoa izan bertatik sua eragiteko gailua sartzeko. Horrekin batera, auzokide bat inguruan ibili denez, ezin izan dute beren helburua lortu. Gaur goizean Ertzaintzak eraikinetik kanpo ikusi ditu likido sukoiz betetako botila eta pospoloak .

Minutu batzuk beranduago, txanodunek Ortunburu kalean musika taldeek beren entseguetarako erabiltzen duten  loja sutu dute, eta barrualdea guztiz erreta geratu da. Kasu honetan, beharrezkoa izan da suhiltzaileen esku hartzea sua amatatzeko, eta   likido sukoia aurkitu dute bertan. Pertsona hauek ere zaborrontzi bat ere erre dute eta auto partikularra erretzen saiatu dira.

Más noticias

1 page de 170

Archives Newspaper

à partir de hasta
  • Hitzarmena
  • Alderdi Berriak
  • Audio
  • Kartela
  • Mintzaldia
  • Documents
  • EBBren agiriak
  • Dosierra
  • Elkarrizketak
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • Ekimenak
  • Hitzaldia
  • Manifestua
  • Prentsa oharra
  • opinion
  • Autres documents
  • Plana
  • Txostenak
  • Egitarauak
  • Propuestas
  • Aldizkaria
  • V Batzar Nagusia
  • VI Batzar Nagusia
  • Videos
Souhaites-tu coopérer à ce portail? Transmets-nous tes photos et tes vidéos

Buenas prácticas

Interviews

08/04/2012

Entrevista a Iñigo Urkullu (Deia.)leer más

Iñigo Urkullu  (Deia)

Opinion

15/05/2012

¿A qué teme el PSE?leer más

Blanca Guinea  (Diario de Noticias de Álava)